Angel Erro.
JIRA

Bartzelonaren alde

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Orain pare bat aste Jordi Amat idazlea Donostian izan zen Literaktum festibalean, El hijo del chófer liburuaren inguruan Iban Zalduarekin batera hitz eta pitz. Ekitaldiaren podcasta entzun dut nik. Alfons Quintà kazetari gehiegizkoaren halako biografia bat da (TV3ren sortzaileetakoa eta azkenean bere emaztearen hiltzailea izandakoa), garai bateko Kataluniaren erretratua osatuz.

Bi idazleen arteko solasa arin doa. Oharkabean ordubetea egin eta publikoaren txanda iritsi da. Galderaren batek pujolismoa eta pnvismoa lotzeko saiakeratik badu. Amat ez da erkaketan sakontzeko gai ikusten. Beste batek galdetu baino iruzkina egiten du Bartzelona hiriaren gainbeheraz (entzulearen ustez neurri batean prozesu subiranistak eragindakoaz).

Gogora etorri zait nik ere Bartzelonak zenbat galdu duen entzun diedala zenbait laguni, baita nik bertara joan eta gezurtatu nahi izan diedanean ere. Objektibotasunez jantzitako kritikak halako desprezio kanpaina baten barruan kokatu daitezkeela argi ikusten hasi naiz. Topiko bihurtu nahi dute, hiri kaotiko eta abarkadun baten irudia zabaldu, kontrakoa ikusi arren gogoan iltzatuko zaizuna. Erantzun egokiagoa ematen du Amatek podcastean. Segi entzutera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.