Albistea entzun

Eurokopa. Turkia

Esku onetan dago

Senol Gunes.
Senol Gunes. YURI KOTXETKOV / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2021eko ekainak 9

Multzoen fasea ahal bezala gainditzen saiatuko da Turkia. Azken bi Eurokopetan ez du halakorik lortu, baina 2008koan finalaurrekoetara iritsi zen. Badaki zer den onenen artean bidea egitea. Gainera, esku onetan dago: Senol Gunes du aulkian, 2002ko Munduko Kopan sultanak finalaren atariraino eraman zituen entrenatzailea. Bigarren egonaldia du Turkiako selekzioan, eta, oraingoz, Eurokopan sartu du. Sailkapen ligaxkan, Frantziak, txapelketako hautagai nagusia izango denak baino bi puntu gutxiago lortu zituen bakarrik.

Frantziako liga ustekabean irabazi zuen Lillek, eta Turkiak talde horretako jokalari bana du lerro bakoitzean: Zeki Celik atzean; Yusuf Yazici zelai-erdian, eta Burak Yilmaz aurrean. Harrigarria da aurrelariaren kasua, hamasei gol egin baititu 35 urterekin. Bigarren gaztaro betean iritsiko da Eurokopara. Gazteak defentsan daude, eta oso onak gainera: Celik da horietako bat, Merih Demiralekin, Caglar Soyuncurekin eta Ozan Kabakekin batera. Hiru horietatik bi hautatu beharko ditu Gunesek defentsaren erdialdeko bi postuak betetzeko.

Atzetik aurrera eraikitako taldea da, baina maila oneko jokalariak ditu zelai-erditik aurrera. Entzutetsuena Hakan Calhanoglu da, Milaneko erdilaria. Jokalari irregularra da, baina erabakigarria izan daiteke inspirazio eguna badu. Zehaztasun handia du paseak eta jaurtiketak egiteko, eta mehatxua da geldikako jokaldietan. Gunesek punta-erdi gisa ipintzen badu, atzetik Okay Yokuslu eta Ozan Tufan izango ditu. Bestela, ezker hegalean joka lezake, lotura lanak Yaziciri utzita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Getariako arraunlariak, aurten, Hondarribiako jaitsieran. ©Iñigo Uriz / Foku

Getariak bandera eskaini dio Andoni Galarragari

Berria

ETE ligan Deustu izan da garailea. KAE 1 ligan, berriz, etxeko taldea izan da nagusi: Getaria.

Omar Fraile, aurtengo Itzulian. ©Javier Etxezarreta / EFE

Omar Frailek irabazi du Espainiako errepideko txapelketa

Berria

Taldetxo batean heldu dira amaierara, eta azkarrena izan da Astanako txirrindularia. Hirugarren izan da Alex Aranburu Fraileren taldekidea.

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta, ostegunean Miribilla frontoian egindako pilota aukeraketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Onena ematea da omenaldi onena

Julen Etxeberria

Rezustak eta Altuna III.ak buruz buruko finala jokatuko dute gaur. Batek bigarren txapela nahi du; besteak, lehena, atzelari batek azkenekoz irabazi eta hemezortzi urtera

Tolosaldeko arraunlariak, ETE ligako lehen estropada irabazi berritan, atzo, Pasai San Pedron. ©JON URBE / FOKU

Lehengo lepotik burua

Julen Etxeberria

Iaz bezala, Tolosaldeak eta San Pedrok irabazi dute ETE eta KAE 1 ligetako lehen estropada. Lau segundo pasatxorengatik nagusitu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna