Angel Erro.
JIRA

69

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Ikaragarria da zenbat gauza gertatu ziren Euskal Herrian 1969an. Ia guztiak ospatzen ari gara mende erdiaren ondoren. Notiziek gogoratu digute denbora tarte hori igaro dela Jorge Oteizak Arantzazuko apostoluak jarri zituenetik (erakusketa bat, bi argitalpen eta beste zenbait ekitaldi antolatu bide dira, suposatzen dut apostuluko bana). Berrogeita hamar urte bete dira Ramon Saizarbitoriak euskal literaturara modernotasunera eramanen lukeen eleberria, Egunero hasten delako, argitaratu zuenetik ere (edizio berriarekin ospatu du Erein argitaletxeak; irakurleek hura irakurriz; Donostia Kulturak eta Beñat Sarasolak hainbat ekitaldi antolatu dituzte; EHUko Udako Ikastaroek udako ikastaro bat). Ospatu dituzte aurten Raul Guerra Garridoren Cacereño eleberriaren 50 urteak ere. Aurtengo Korrikak euskara batuaren mendeurren erdia luzatu du Txillardegi omenduz. Seaskako ikastolek (eta toki askotako ikastola gehiagok ere) aurten egin dituzte berrogeita hamar urte. Ekain kobaren aurkintzak, Fontes Linguae Vasconum aldizkariak eta Eroskik ere. Nazioartean, ilargira iristea edo Stonewalleko istiluek.

Serge Gainsbourgek kanta bat eskaini zion 1969ari, euskal talderen batek bertsionatu beharko lukeena, hainbeste zor diogu urteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.