'Aliziaren burutazio miresgarriak' aretoa Hernanin

2018ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskarazko lehen itzulpenaren urteurrenaren harira, Aliziaren burutazio miresgarriak izeneko aretoa atondu du Galtzagorri elkarteak Hernaniko (Gipuzkoa) Biteri kultur etxean. Gaurtik hilaren 26ra bitarte egongo da zabalik; eskoletako taldeentzat aste barruan, eta edonorentzat asteburuan, aurrez izena emanez gero.

Itziar Zubizarretak garatu du ideia, eta Aitziber Alonsok sortu ditu aretoko irudi eta objektuak. Zubizarretak azaldu duenez, asmoa ez da Aliziaren istorioa haurrei kontatzea, «pasarte batzuetan oinarritutako jolas logikoak erabiltzea baizik». Jolasen bitartez, «Aliziak istorioan bizi dituen gatazka logikoak» agertuko dira, logikaren eta magiaren arteko kontraesanak, eta logikara iritsiko dira haurrak. Jolas guztietan, hiru pertsonaia agertuko dira: Alizia, kapelagilea eta untxi zuria. Jolasak dinamizatzaile batek gidatuko ditu, eta, agertoki batean, zuhaitz baten gainean dagoen katuak Aliziaren nondik norakoak kontatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.