Haurtzaroan bakarrik?

2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Azken denboraldi honetan emakumezkoen kirolak loraldia bizi duela behin baino gehiagotan entzun izan dugu: emaitza bikainak errendimenduko kirolean, estadioak ikuslez beteta inoiz ez bezala, komunikabideetan ezagutu gabeko oihartzuna, hainbat multinazional publizitatean bere sosak eremu horretara bideratzen...Baina benetan egoera hain bikaina alda?

Kirolak gizartearentzat eragin ditzakeen onuren inguruan aritzerakoan, kirolaren ikuskizun ikuspegia baino gehiago parte hartzearenaazpimarratu ohida. Alegia, ahalik eta herritar (emakumezko kasu honetan) gehienek jarduera fisikoa praktikatzea dela funtsezkoena. Esan beharra dago asko aurreratu dela haurtzaroko adinei dagokionez. Honela, Gipuzkoako kasuan, esate baterako, duela 25 urte eskola kiroleko partaideen % 20 bakarrik ziren neskak; egun kopuru hori %42tik gora igo dela baiezta daiteke, eta gazteagoen belaunaldi berriekin joera orekarantz jarraitzea dela.

Baina, nesken kasuan, kopuru hori erabat erortzen da nerabezarora iristean. Hamalau urte inguruan kirol uzteen datuak izugarrizkoak dira. Zergatik, ordea? Jaitsiera horren arrazoiak azaltzerakoan argudio ugari plazaratu ohi dira: gurasoek balorazio desberdina egiten dute, generoaren arabera; nesken kasuan, adin horretatik aurrera, ikasketak lehenesten dituzte, ikuspegi lehiakorra ez zaie hain erakargarria egiten (nahiago dute aisialdikoa edo osasunera bideratutakoa), dagoen eskaintza ez dator bat beraien gustuekin (agian, hobe dantzarekin lotura handiago dutenak), neskentzat bakarrik eskainitako aukera gehiago nahi dituzte, beren lagun gehienek kirola utzi egin dute, lortzen dutenospe soziala mutilena baino eskasagoa da...

Eta zer proposatzen da egoerari irtenbidea topatze aldera? Kirol eskaintza nesken interesen arabera diseinatu, lehiaketatik kanpoko kirol jarduerak sustatu (aisialdia, ludikotasuna, sozializazioa, osasuna bultzatuz), modalitate berriak ere programatu (musikarekin lagundutako jarduerak indartu), baita norbere gorputza onartzera bideratutako jarduerak ere (besteen aurrean lotsarazi gabe), kirol praktikari prestigioa eman (izen ona indartu), gorputz hezkuntzako curriculumaren izaera birplanteatu, ikastetxeak ikuspegi horretan gehiago inplikatu, entrenatzaileak parekidetasun neurritan trebatu, kirola egiten duten neskak eredu gisa sustatu (erreferenteak aurkeztu), gurasoak jarduera fisikoaren garrantziaz sentsibilizatu...

Portaera, azken finean, erabaki batek suposatzen dizkigun esfortzu eta eragingo dizkigun onuren arteko tirabiraren emaitza dela esan ohi da. Laburbilduz, beraz, hiru ildo nagusi indartu behar ditugu: neskek kirola (eta jarduera fisikoa) eginez gehiago goza dezatela; ingurukoen (eta pertsona esanguratsuen) babes handiagoa eskura dezatela; eta azkenik, jarduera horren onurez pertzepzio baikorragoa jaso dezatela.

Gogoeta egin beharko litzateke: gizonezkoek diseinatu eta antolatutako gizarte honetan, helburu gisa eremu guztietan kuota berdinetan parte hartzera mugatu behar duen emakumeak; edo emakumeen berezkotasunera hobeto egokitzen den egitura berri bat sortu behar dugun. Baina kontu hori beste upel bateko txakolina denez, hurrengo baterako utzi beharko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.