Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Harrien pisua

Agus Perez -

2021eko ekainak 9

'Tribiz, baserri galdue'

Sorkuntza eta interpretazioa: Jon Ander Urresti. Kanpo begirada eta laguntza teknikoa: Matxalen de Pedro, Igor de Quadra. Lekua: Larrabetzuko San Bartolome ermita. Eguna: Ekainak 6.

Larrabetzuko San Bartolome ermitan izan dugu domeka arratsalde eguzkitsu batean Tribiz, baserri galdue berriro ikusteko parada. Gernikako Astra lantegian abenduan ikusi nuenetik neukan gogoan iltzatuta ostera ere ikusi gura nuela, eta handik urte erdira bete ahal izan dut orduko asmoa.

Emanaldia hasi baino lehen, ikusle guztiok erreparatu diegu harrizko hormei eta egurrezko egitura sendoari, eta begien bistakoa egin zaigu leku ezin aproposagoa zela Bermeoko zortzi mendeko baserri hari azken agurra emateko. Jon Ander Urresti kanpotik sartu denean irekita utzi du atea, aireari eta argiari bide librea emanez, eta hasierako isilunean basoko txorien txioak entzun ditugu, leku magiko haren izaera osotzeko falta zitzaigun azken froga lez.

Erdian jarri duen harriarekin hasi da guztia, munarri haren gainean eraikitzen zirelako baserriak, eta haren inguruko distantziak markatzen zituelako bere lurren mugak. Gaur egun Tribizeko harri batzuk baino ez dira geratzen eta cromlech erako zirkulu bat eratu du Urrestik baserriaren hondamen-akta notarialeko orriekin, herriko andere baten ahots grabatua gaztelaniazko hizkera kriptiko hura deszifratzen saiatzen zen bitartean.

Ikusten denez, nahi gabe-edo eta jatortasun osoz hiruzpalau soka nagusi joan dira txirikordatzen emanaldian zehar: antzerki dokumentala, gorputzaren presentzia indartsua, elementu fisikoen sinbolismoa eta poetika soila, gauzarik oinarrizkoenei eta gogorapenei tratu ona ematean dariena. Garai bateko kalez kaleko esne saltzaileek zerabilten gurdi batean ekarri ditu emanaldian erabili beharreko gauzak, eta, aitita-amamen aroan legez, denak izan dira apal-apalak: egurra, soka, igitaia, esne kantina, galbahea... eta harriak.

Munarri pisutsu harekin hasi da Urresti erdi egoten erdi jolasten —harriarekin komunikatzen azken finean—, sabel, lepo, hanka eta aurpegi gainean jarriz intentsitate handiko pasarte batean, eta bere aitita-amamen izaera langilea eta berba gutxikoa ezin hobeto jaso du hainbat koadrotan. Esate baterako, harrigarria egin zait uztarri bateko zulotik entzutea aititak idi parea gobernatzeko intonazio bereziz esaten zituenak, baina alde etnografikoa ez da hor amaitu, bizitza arruntaren pasarte mamitsu batzuekin jarraitu duelako. Horra hor, adibidez, amamak beti abesten zuen eliz-kanta herrikoia edota teilatuko zati bat jausi zenean hark aititari esan ziona: «Juan, auna [hona] erdu!». Ahots horrekin eta une horretan dena zegoen esanda.

Gero, sendabelarren erabilera bereziaren lekuko izan gara, eta, zelan ez, gogoan izan dugu herriko bizilagun askok gogoratzen zutela esne saltzaile hura. Esan dugun moduan, elementuen soiltasuna izan da emanaldiaren euskarria, eta beraietatik ateratako bizi-irakaspenak ere bai. Halako batean, ilobak amamari galdetu zion ea galbahe bietan zein ote zen onena, eta amamak: «Horretan, bizitzan lez: zer nahi duzun kanpoan utzi eta zerekin nahi duzun geratu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hertzainak taldeak joan den asten aurkeztu zituen amaierako kontzertuak. ©Monika del Valle / Foku

Hertzainak-ek beste kontzertu bat emango du BECen, abenduaren 17an

Mikel Lizarralde

Abenduaren 16ko emanaldirako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko.

Ander Lipus eta Manex Fuchs aktore lanetan <em>Hondamendia</em> obran. Harkaitz Canok du idatzi eta Ximun Fuchsek zuzendu. ©GUILLAUME FAUVEAU

Hondamendien gailurra

Ainize Madariaga

Axut eta Artedrama konpainien 'Hondamendia' obrak pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren drama ditu mintzagai. Historiatik istorioa idatzi du Harkaitz Canok, eta Ximun Fuchsek du zuzendu

Aitziber Atorrasagasti, Edurne Ormazabal eta Ibon Salvador, jardunaldiak aurkezten, Tabakaleran. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Zazpi sorkuntza prozesu erakutsiko dituzte Dantzan Bilaka topaketetan

Ainhoa Sarasola

Donostiako Tabakalera zentroak hartuko ditu 16. jardunaldiak, hilaren 7an, 8an eta 9an. Pieza koreografikoak ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek, baita gorputzari eta atsedenari lotutako tailer batean parte hartzekoa ere

 ©ANDER SAGASTIBERRI / ANDER SAGASTIBERRI

Balerdiren lagunen etsipena

Iñigo Astiz

Rafael Ruiz Balerdi artistak 1980. eta 1985. urteen artean sortutako paper gaineko 11 margolan jarri ditu ikusgai Bilboko Carreras Mugica galeriak. Obrak salgai ere badaude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.