ERREAKZIOAK

2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
«Doluminak eta babesa agertzen dizkiet Joseba Arregiren senideei eta gertukoei. Eusko Jaurlaritzan arduretan egon zen urteetan hark egin zuen ekarpena azpimarratu nahiko nuke gaurko egunean»
Iñigo Urkullu
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Harreman profesionalaz gainera, gure familiek harremana izan zuten. Azken urteetan, bere posizio politikoetatik oso urruti egon naiz. Doluminak senideei eta lagunei»
Maddalen Iriarte Okiñena
EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean

«Minez jaso dugu albistea. Aldaketaren bultzatzailea, Aldaketaren sortzailea, estatutuaren babesle irmoa. Intelektual ausarta, beti izan zuen lehentasunezko begirada terrorismoaren biktimentzat».
Idoia Mendia
PSE-EEko idazkari nagusia eta Lan eta Enpleguko sailburua Jaurlaritzan

«Atsekabe sakona eragin digu. Gizon jakintsu eta intelektual handia zen, eta baita askatasunaren babesle handia eta terrorismoaren biktimen babeserako sekulako zutabea ere».
Carlos Iturgaiz
EAEko PPko presidentea
 
«Joseba Arregi joan den honetan, terrorismoaren biktimek merezi duten aintzatespena eta proiektu totalitarioen gaitza datozkigu burura. Duintasun intelektual aparta eta Euskadiren aniztasunaren aldeko defentsa tinkoa erakutsi zuen bere ibilbidean. Besarkada bat bere gertukoentzat».
Denis Itxaso
Espainiako Gobernuaren ordezkaria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

«Terrorismoaren biktimen duintasuna inork ez bezala defendatu zuen pertsona bikaina izan zen, eta fundazioaren kolaboratzailea eta lagun»
Buesa Fundazioa

«Lagun ona eta erreferente kulturala zen. Terrorismoaren biktimekin konpromiso handia zuen».
Covite Fundazioa

«Desadostasun guztien gainetik, burukide zelarik eginiko lana eta sailburu gisa euskararen normalizazioaren eta euskal kulturaren garapenaren alde egin zuen ekarpena hartu nahi dut gogoan»
Andoni Ortuzar
EAJren EBBko presidentea

«Jaurlaritzari ahotsa ematea egokitu zitzaion, eta urte zail haietan erantzukizun handiak izan zituen euskararen biziberritzean eta euskal Kulturan. Goian Bego!»
Bingen Zupiria
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.