Jean Rene Etxegarai. Baionako auzapeza

«Euskal Herriak baliatu behar du aukera hau, eta Baionak, are gehiago»

maddi ane txoperena iribarren
Kanbo
2016ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Hautetsien Kontseiluko presidentea baikor ageri da udaberriko bozketari begira. Ortzegunean bozkatuko dute Baionan.

Bi hilabeteko tartea dago, baina ortzegunean bozkatzea erabaki duzue zuek. Zergatik hain goiz?

Baionako Herriko Etxeak ez du azkena izan behar halako erabaki garrantzitsu bati buruz erabakitzen. Eta, aldi berean, denbora eman behar zaie hautetsiei elementuak ezagutzeko. Gaur erran dezaket anitz lan egin dugula. Baionako hautetsiek jasoko dituzte Hautetsien Kontseiluak osatu dituen dokumentuak, eta bereziki atera berri dugun 28 orriko liburuxka hau. Uste dut ortzegunerako izanen dela aski denbora norberak izan ditzan erabakitzeko elementuak.

Uste duzu baiezkoa aterako dela Baionan?

Bada, ez dakit... Espero dut baiezkoa izanen dela, zeren eta uste baitut gogobetetzen ahal gaituzten erantzunak eman dizkigula estatuak. Euskal Herriak aukera hau baliatu behar du, eta Baionak, Euskal Herriko hiriburua izanik, are gehiago.

Hautetsien Kontseiluko presidente gisa, zein aukera ikusten dituzu maiatzaren bukaeran baiezkoak irabaz dezan?

Hautetsien Kontseiluko presidente gisa ikusten dut lehen bozka egin zela udazkenean. Iritzi soil bat zen; orain, erabaki bat izanen da. Lehen iritzi hori, halere, ausarki aldekoa zen. Espero dut orain ere, erabaki bat hartu behar dugunean, aski aldekoa izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.