Maskara, baita familia topaketetan ere

2020ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
COVID-19aren kutsatze kopuruarekin kezka agertu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, eta ohartarazi du Europan izurriaren beste olatu bat oldartzeko «arrisku handia» dagoela. Hori dela eta, erakundeak herritarrei eskatu die Eguberriak «ahalik eta seguruenak»izan daitezen, osasun neurriak zorrotz errespetatzeko. Besteak beste, hainbat aholku eman ditu Gabonetako familia topaketei begira: ahal dela kalean egiteko eskatu du, baina etxe barruan egiten badira, talde txikian egiteko eta segurtasun tartea mantenduta ere maskara erabiltzeko gomendatu du. Garraioetan jendea ez pilatzeko ere eskatu du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA