Albistea entzun

Sanferminak Iruñean. ERRESPETU INSTITUZIONALETIK

Tradizioa iraultzen

Joxerra Senar -

2018ko uztailak 8

Tradizioa, tradizioa eta tradizioa. Iruñeko Kultura zinegotzia gogaituta dago. «Begira, usadioak positiboak dira, baina, hori muturrera eramanez gero, originaltasunerako zirrikiturik ez da geratzen, ez dago aurrera egiterik». Hirian bere ekarpena utzi nahi du zinegotziak, eta hau du unea. Alkatea aurrez aurre du. Hark izango du azken hitza. Proposamena biltzen duen txostena mahai gainean utzi dio, baina badaki datozen minutuetako azalpena dela erabakigarria. Hik beti saldu ezak ondo heure burua, osabaren gomendioa du buruan.

«Badakit prozesioak XII. mendean duela jatorria, eta XVI. mendean, tradizioaren izenean, egikaritu zela, baina ez al da ordua iritsi XXI. mendean sartzeko?». Alkatearen aurpegiari erreparatu dio, baina ez du antzeman aztarna txikienik ere. Gizon hau harrizkoa da!

Itzulinguruak utzi, eta, zirt edo zart, proposamena hezurmamitzeko ordua iritsi da. «San Ferminen omenez egiten diren emanaldiek Nafarroako kultur aniztasuna islatu behar lukete. Eta ez naiz ari soilik musikaz. Demagun San Lorenzotik ateratzen denean lehen jotaren ordez, zergatik ez bertsolari bat? Eta Zapateria kalean abesten zaion jota ezagun horren ordez, eta ez dut ezer jotaren aurka, zergatik ez..., zergatik ez..., Su Ta Garren Rotaflexa garrasika? Eta aurrerago, zergatik ez hartu jota bat eta fusionatu flamenkoarekin, eta egin koreografia apurtzaile bat?». Berotuz doa. «Edo zergatik ez egin performance bat San Ferminekin eta hiriaren ikono desberdinekin islatzeko gure garaiko gizarte atomizatu, indibidualizatuak...».

Alkateak bekaina altxatu du. «Errespetu instituzionaletik, hiri hau ez dago oraindik prestatua halako ezertarako». Kito.

Isiltasuna.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.