Albistea entzun

Bernabeun irabazi, eta, ondoren, beste emaitzen zain egon

Athleticek gaitz du Konferentzia ligan egotea. Real Madril mendean hartzeaz gain, Osasunak ez irabaztea behar dute zuri-gorriek

Haritz Gallastegi -

2023ko ekainak 4

Athleticek ez du azken hitza esan, baina oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea. Elxen kontrako porrota kolpe gogorra izan zen. Talde zuri-gorriak aukera ezin hobea galdu zuen azken jardunaldira beste zelaietan gertatzen zenari begira egoteko premia barik iristeko, baina, beste behin, kale egin zuen. San Mamesen azken sailkatuaren kontra galtzeak sutu egin zituen jarraitzaileak, eta txistuekin agurtu zuten taldea. Jarrera horrek min handia egin die jokalariei. Hala ere, Santiago Bernabeun gaur jokatuko duen partidak (La Liga, 18:30) ez dirudi aproposena taldeak eta zaleek bakeak egiteko. Zuri-gorriek duela hemezortzi urte irabazi zuten azken aldiz Real Madrilen etxean.

Ernesto Valverderentzat ez da aste erraza izan. Taldea erori egin zaio. Jokatu dituen azken bost partidetatik lau galdu ditu. Ondorioz, Europa ligarako sailkapena eskuratzetik gertu egotetik, Konferentzia ligakoa eskuratzeko ia aukera barik egotera pasatu da talde zuri-gorria. Emaitza txarren arrazoia bi areatan eman duen maila eskasa da. Athleticen gabezia nagusia erasoan dago. Gola falta zaio. Ondorioz, gora begira jarrita dauden taldeek baino aukera gehiago sortu behar ditu antzeko emaitzak lortzeko. Bada, erasoan erakutsi duen ezinak beste arean izan ditu ondorioak. Iñigo Martinezen eta Yeray Alvarezen lesioek sendotasuna galtzea ekarri dute. Taldea eusteko bi zutabe garrantzitsuenen hutsuneak pitzadurak eragin ditu. Hori gutxi ez, eta maila oso oneko atezainek egin dituzten akatsek puntu galera ekarri dute.

Hamaikakoari dagokionez, Valverdek Nico Williams berreskuratuko du. Teknikariak honela aztertu zuen egoera: «Argi dago egoera zaildu egin zaigula, eta ez dagoela gure esku. Baina azkenera arte borrokatuko gara». Eta gaur gerta daitekeenetik harago, denboraldiaz galdetuta hau esan zuen: «Nire ustez, Athletic azken jardunaldira arte Europarako sailkatzeko borrokan egotea arrakasta bat da».

Festa Anoetan

Realak ez du ezer jokoan, aurreko jardunalditik sailkatua baitago Txapeldunen Ligarako. Festa giroa izango da Anoetan Sevilla hartzeko, eta Asier Illarramendi kapitainari agur esateko (18:30, Dazn). «Meritu handia du egin dugunak, eta gehiago nahi dugu. 30 garaipenekin amaitu nahi dugu sasoia, eta beste partida bat gehiago amaitu golik jaso gabe. Amaiera bikain bat eman nahi diogu sasoi gogoangarri honi, zaleengatik eta Asierrengatik [Illarramendi]», adierazi zuen atzoko agerraldian Imanol Alguacilek.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, gaur, Gasteizen. ©Endika Portillo / Foku

Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera

Paulo Ostolaza

Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa.

Gebara, baloia babesten, Cadizeko San Emeterioren aurrean. ©ROMAN RIOS / EFE

Aldaketei neurria hartzen

Eñaut Agirrebengoa

Alaves eta Osasuna zutabe berriak finkatu eta jokoa findu nahian dabiltza. Gabeziak sumatu zaizkie, baina kimu berdeak ere agertu dira. Gaur derbia daukate, Gasteizen (16:15, Dazn).

Ordiziako jokalariak ostegunean egindako entrenamenduan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Festa biribildu nahi dute

Iñaki Berastegi

Ordiziak gaur abiatuko du denboraldia, Pasek Belenosen aurka, Altamiran (12:00). Ligako kanporaketak jokatzea da taldearen helburu nagusia, klubaren 50. urteurrenean.

Realeko eta Athleticeko jokalariak lehian ©Gorka Rubio / Foku

Realak hobeto baliatu ditu bere aukerak derbian

Ainara Arratibel Gascon

Txuri-urdinek 3-0 hartu dute mendean Athletic, Le Normaden, Kuboren eta Oiartzabalen golei esker. Athletic ondo lehiatu da, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Intentsitate eta erritmo bizikoa izan da norgehiagoka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...