BERTSOA

2021eko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kantatzen hastera goaz gaur moda berrian
holako gauzak daude Parisko herrian
ez gaude egun Parisen bai Eskual Herrian
asko ikasiko degu hola ibilian.

Gauza berririk ez daki etxian dagonak
gu ez gare ordea beti han egonak
guretzat pozgarri dira holako egunak
eragutzen dizkigunak dirade gizonak.

Guretzat ona izan da jaun Hernandorena
ezagutu dutanetan hoi duk hoberena
lehenago ez ezagutuak ematen dit pena
ezkerren bihurtzeko're jina da orena.

Xalbador, Mattin, Uztapide
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.