Komikia argitaratzeko joera handitzen ari da, gero eta argitaletxe gehiagoren eskutik. Haurrek hainbeste merezi dute, Asterix bezalako klasikoak (ez dut ezer haren kontra) gutxitxo dira-eta genero honen eskaintza irakurle guztietara iristea nahi badugu.
Itxaropena piztu da haur literatura sustatzen dugunon artean, badirudielako gurasoak eta gainerako bitartekariak konturatu direla komikia literatur genero aberatsa dela, beste edozein genero izan daitekeen bezainbat bederen, haurraren irakurmenerako gaitasuna handitzeari dagokionez.
Usoak azpititulua duen komiki honek narrazio erakargarria eskaintzen die lehen irakurleei, pertsonaia nahiko ongi eraikiekin eta sinplekerietatik urruti dagoen gidoi interesgarriarekin. Ilustrazioak, ekarpen estetikoa egiteko ez ezik, kontakizuna aberasteko gai dira, emaitza borobilduz.
Itsas-laminak ohikoak diren mundu batean Kokoloa deitzen den urpeko herri bat dago, lehortarron oso antzeko gizarte egiturarekin. Kokoloako lamina-kumeek usoen berri jakiten dutenean, espero ez diren gertakariak jazoko dira, eta gu, irakurleak, eurekin harrituko gara...
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ongi etorri Kokoloara'
Kirioak erlaxatzeko ordua da
Idazleak: P. Pinson eta I. Rabbiosi. Ilustratzailea: Dewi Noiry. Argitaletxea: Ttarttalo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu