Irudia. Donostia

Plaza bat Laboari, haren heriotzaren urteurrenean

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Laboa plaza inauguratu zuten atzo Donostiako Antigua auzoan, artistaren heriotzaren hamargarren urteurrenean. Joxerra Gartziak gidatu zuen ekitaldia, eta bertan parte hartu zuten Zurartean txalapartariek, Luberri abesbatzak, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, eta Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariek. Laboaren senideek erakutsi zuten plazaren plaka berria—ezkerreko argazkian—. Marisol Bastida alargunak eskerrak eman zizkien bertaratutako ehunka lagunei eta egunotan Laboa gogoratu duten guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.