Irudia. Astigarraga
«Erasoaldiari» kontra egiteko prest

Motibazio politikoko euskal presoen sakabanaketa politika bukatzear den honetan, Sare Herritarrak adierazi du «fase berriari» ekiteko prest dagoela. Plataformaren zazpigarren batzarra egin zuten atzo, Astigarragan (Gipuzkoa). Joseba Azkarraga eledunak Espainiako justiziaren «erasoaldiari» kontra egiteko beharra nabarmendu zuen, Auzitegi Nazionalak gradu progresioen eta baldintzapeko askatasunen kontra egindako ebazpenei erreferentzia eginda. Halako erabakiek «mendeku» asmoa dutela salatu zuen bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu