Albistea entzun

Maite Sebal. Gasteizko Caritaseko burua

«Larria da errolda baldintza izatea hainbat eskubideren jabe izateko»

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko ekainak 7 - Gasteiz

Caritasek ohartarazi du bazterkeria egoerak «gero eta konplexuagoak» direla. Larri baztertuta daudenak arazoen amaraunean murgilduta daudela ohartarazi du Maite Sebal Gasteizko Caritaseko arduradunak.

Pobrezia larrian bizi direnak ikusezin egin dira. Zergatik?

Prekaritate eta ziurgabetasun egoeratik irten garenok hobeto gaude, baina ez dugu ikusi nahi oraindik badela gaizki pasatzen ari den jendea. Egoera hobetu den arren, instituzioen euskarririk ez duten familia asko etortzen da gurera. Pertsona horiek gure gizartearen parte dira, gure inguruan daude, eta ezin diegu bizkarra eman, ezin dugu beste aldera begiratu.

Bazterketa egoerak gero eta konplexuagoak direla esan duzue. Zergatik?

Gizarte langileek esaten digutena da arta eskatzen dutenei egiten dizkieten elkarrizketak luzeagoak eta gogorragoak direla, haien arazoak ere larriagoak direlako. Bazterkeriaren alderik gogorrena irudikatzen dute pertsona horiek, eta sarritan elkarrizketa bakar bat ez da aski izaten irtenbidea bilatzeko. Arazo asko kateatuta izaten dituzte: etxebizitza, lan prekarioa, arrakala digitala...

Emakumea eta migrantea. Azken urteotan ez da asko aldatu Caritasera jotzen duten gehienen profila.

Estuki lotuta dago zaintza lanekin. Emakume migrante asko gure herrira datoz uste dutelako etxeetan lan egiteko aukera izango duela eta diru apur bat irabaziko dutela jatorrizko herrialdean duen familiari laguntzeko. Baina iristen direnean, oztopoak bata bestearen atzetik topatzen dituzte. Oraindik ere, beltzean lan egitera kondenatuta daude andrazko asko, ez baitiegu beste aukerarik uzten.

Atzerritarren Legea erreformatzea ezinbestekoa da?

Gure herrialdera bizitzera datozenak ez datoz besteren kontura bizitzera: lan egitera datoz, baina enplegua lortzeko aukerarik ez dutela ikusten badute, beltzean lan egingo dute. Lege hori oztopo bat da, eta aldatu behar da.

Etxebizitzari eusteko zailtasunek zein ondorio dituzte?

Oso larria da errolda baldintza izatea hainbat eskubideren jabe izateko. Pertsona batzuk errolda erosten ari dira zenbait eskubide eskuratu ahal izateko. Etxebizitza bat eskuratzeko arazoa orokorra da, baina hauentzat arazoa are larriagoa da.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Azaroko manifestazioa deitzeko egin duten agerrialdia gaur, Bilbon. / ©Aritz Loiola / FOKU

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak

Arantxa Iraola - Olatz Silva Rodrigo

Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat'

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Arantxa Iraola

Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako

Gaur goizean egin dute lehenbiziko protesta erizainek, Txagorritxun. ©Maixa Utrera Puelles

Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik

Maixa Utrera Puelles

ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian.

Larunbatean Araian bildu ziren osasun publikoaren aldeko plataformetako kideak. ©BERRIA

Azaroaren 11n osasun sistema publikoaren alde egitera deitu dute

Edurne Begiristain

Herri plataformek manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.