Txoko kutuna
Londresko Tamesis ibaia
Parke, izkina eta tabernak nabarmentzen ditu, baina, hiriaren txoko bat aukeratzekotan, Tamesis ibaiarekin geratzen da Txibite. Igandeetako plana du hara joatea: Limehouse ondoko ibaiertzean jarri, eta han mende luzez pilatu diren ondasunak biltzen ematen du denbora, Valeria lagunarekin. «Jendeak ibaira botatako altxorrak bilatzen ditugu: XIX. mendeko koilarak, Quinq dinastiako zeramika puskak, Victoriar garaiko pipak... Milaka istorio ezkutatzen dira Tamesis ibai zikinean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu