Merkelek esan du migrazioaz ez dutela asteon erabakiko

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Europako Batasuneko estatuetako agintari gorenak Europar Kontseiluaren goi bileran parte hartzekoak dira bihar eta etzi Bruselan, eta mahai gainean edukiko duten gai nagusietako bat migrazio politika izango da. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak aurreratu du, hala eta guztiz ere, aste honetan ez dutela auzi horri aurre egiteko «irtenbiderik» aurkeztuko. Berez, migratzaileentzako «lehorreratze eskualde plataformak» sortzea du asmo EBk. NBE Nazio Batuen Erakundearen migrazio eta errefuxiatuentzako agentziek adierazi dute, hain zuzen ere, plataforma horiei buruzko plan bat aurkeztuko diotela EBri

Bestalde, Lifeline ontziarekin harremanetan jarri zen atzo Malta, eta jakinarazi zion oraingoz ezin duela bere itsas eremuan sartu; ostiraletik dabil noraezean, 234 etorkinekin. Italiak horietako batzuk hartuko ditu; baita Portugalek eta Frantziak ere. Italiako uretan, Siziliako Pozzallo herrian, lehorreratu ahal izan zuen, atzo goizaldean, Alexander Maersk ontziak. 108 pertsona zeramatzan barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.