Iñaki Fernandez Guridi.
SOSLAIA. Dorian Foulon

Urrea eskuratu, eta munduko marka ezarri

2021eko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Lorpen bikoitza eskuratu zuen Dorian Foulounek atzo, Tokioko Paralinpiar Jokoetan. Urrezko domina irabazi zuen C5 diziplinako 4.000 metroko pistako bakarkako jazarpen proban, eta, hori gutxi balitz bezala, sailkapen lasterketan munduko marka berria ezarri zuen: 4:18.274. Finalean egindako denbora 4:20.757koa izan zen.

Ahurtin (Lapurdi) bizi den 23 urteko txirrindulariak lau segundo atera zizkion Alistair Donohoe australiarrari. Bere aurreneko parte hartzea da Jokoetan, eta 2020an pistako Munduko Txapelketa irabazi zuen Miltonen (Kanada). Baionako Urt Velo 64 taldeko kidea da egunotan.

Alexandre Leautek, berriz, bigarren domina eskuratu zuen atzo. Herenegun urrezko domina irabazi zuen C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkakoan, eta bigarren egin zuen 1.000 metroko erlojupekoan. Iparraldekoaren aurretik Li Zhangyuk txinatarrak egin zuen, eta atzetik, hirugarren, Jaco van Gassek britainiarrak.

Iñigo Llopis igerilariaren jarduna ere emankorra izaten ari da. Donostiarrak denborarik onenetan bigarrena egin zuen bizkar estiloko 100 metrokoan. Lehen sailkatua Robert Griswold estatubatuarra izan zen, eta munduko marka ezarri zuen: 1.02.55. Lau segundora heldu zen Llopis, eta brontzea Txinako Liu Fengqirentzat izan zen.

Oraindik ez da amaitu hiru euskal kirolari horien parte hartzea Tokioko Paralinpiar Jokoetan. Bi txirrindulariak C1-5 diziplinako 750 metroko taldekako esprintean lehiatuko dira gaur goizaldean. Llopisek, berriz, S8 mailako estilo libreko 400 metroko sailkapen proban parte hartuko du hilaren 31n, asteartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.