ELA sindikatuak EITB erakundeko langileak grebara deitu zituen atzotik uztailaren 24rako. Baina, atzo bertan, greba hasi gabe, sindikatuak akordioa lortu zuen EITBko zuzendaritzarekin, eta greba bertan behera utzi zuten.
Administrazioko langileak, informatikariak, publizistak... dira EITB erakundeko langileak. Zuzendaritzari eskatu zioten abian jar zezala 2019tik langileekin elkarlanean egin zuen sailkapena, eta horri dagokion soldaten egokitzapena; baita hitzarmena eta garapen profesionala bete zitzala ere. Akordioaren arabera, azaroaren 30erako abian jarriko da lanpostuen sailkapena, eta horri dagokion soldata egokitzapena. Garapen profesionala azaroaren 30erako negoziatzea hitzartu dute.
ELAk eta EITBk akordioa lortu dute erakundeko langileei buruz

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu