Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso baten harira

2017ko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atzeman du Bilbon, azaroaren 1ean salatutako sexu eraso bat egin zuelakoan. Salaketaren arabera, azaroaren 1ean, goizaldean, etxera zihoan emakume bati eraso egin zioten; andrea etxeko ezkaratzean sartu zenean, atzetik sartu zen gizona ere, eta eraso egin zion.

Salaketa jarri zuen emakumeak. Ertzaintzak azaldu du erasotzailearen ezaugarriak eman zituela emakumeak. Igande goizaldean atxilotu zuten gizon bat Bilbon bertan, «aisialdiko lokal batean», erasotzailea hura delakoan. 33 urte dauzka. Epailearen esku utzi dute gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.