ARAUDIAK ZER DIO?

2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
338/1990 FORU DEKRETUA

«Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, euskarari buruzkoak, 8. artikuluan xedatzen du Foru Komunitateko toponimoek izen ofiziala izanen dutela, euskaraz eta erdaraz».

«Toki-izenak Nafarroako Gobernuak erabakiko ditu Euskaltzaindiaren txostena ikusi ondoan».

«Nafarroako Foru Komunitateko hiriburuaren izen ofizialak Pamplona eta Iruña dira. Izen horiek legezkoak izanen dira ondorio guztietarako».

EUSKALTZAINDIA

«Iruñea forma dauka erabakita Euskaltzaindiak, eta bukaerako -a hori artikulua du (Iruñea, Iruñeak, Iruñeari, Iruñean, Iruñetik, Iruñeko...)».

«Besterik da udalak edo foru-administrazioak zer erabaki duten (Iruña), irizpen akademikoa aintzat hartu gabe. Dena dela, arazoa nor kasuan baino ez da agertzen; izan ere, beste kasuetan, udalak berak ere, Iruña hobetsi arren, Iruñeko, Iruñetik, Iruñean eta abar erabiltzen baitu».

«Iruinea forma ere desegokia da. Palatalizazioaz eta h letraz euskara estandarrerako hartutako erabakiak ez dira bere hartan eta berez onomastikan aplikatzekoak; kasuz kasu aztertu behar da bakoitza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.