Telefonia enpresek ez dute roaminga kobratuko

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Telefonika, Orange, Vodafone eta MasMovil telekomunikazio konpainiekjakinarazi dute ez direla hasiko roaming zerbitzua berriro kobratzen sakelakoa Erresuma Batuan erabiltzeagatik. Euskaltelek ere ez du kobratuko. Bruselak eta Londresek tarifen inguruan adosten dutenaren zain daude konpainiak, eta, arautegia argitu arte, orain artekoari eutsiko diote kontzeptu horri dagokionez: ez kobratzea tarifa berezirik.

Sakelakoaren kontsumo moldea aldatu egin zen EBn, 2017ko ekainaren 15ean, eta ordu arte konpainiek kobratzen zuten roaming zerbitzua pagatzeari utzi zitzaion. Bruselak ohartarazi zuen adi zainduko zituela tarifa garestitzeak, roaminga konpentsatzeko saioak galarazteko. Beraz, Londrestik deitzeak eta Iruñetik deitzeak tarifa bera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.