HIZPIDEAK

Beste San Fermin egun beltz bat

inaki petxarroman
@petxarroman
2021eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Eman izan ditu San Fermin egunak albiste ezin okerragoak emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez. Atzo dozenaka lagun batu ziren Iruñean, duela 13 urte San Fermin egunez Diego Yllanesek bortxatu eta hil zuen Nagore Laffage gazte iruindarraren kasua gogorarazteko. Gogoan izango zuten 2016an izandako talde bortxaketa ere. Festaren barrunbeetan indarkeria matxistak aurkitu izan du nabarmentzeko tokirik, eta horren adibide dira urtero-urtero jasotzen diren salaketa ugariak.

Iruñean Nagore Laffageren aurkako hilketa salatzeko ekitaldia egin zuten egunean bertan, Murchanten emakume bat hil zuen gizon batek labankadaz. Emakumea koinatu ohia zuela-eta «familia barruko indarkeria» kasu baten moduan ikertzen ari zela jakinarazi zuen Foruzaingoak. Izan ere, Genero Indarkeriaren Aurkako Espainiako Legeak (2004an onartutakoa) soilik bikotekideen aurkako erasoak hartzen ditu aintzat. Halaxe gertatu zen Nagore Laffageren hilketaren kasuan ere.

Eta harrigarria da, zeren «familia barruko indarkeria» adiera hori emakumeen aurkako indarkeria matxista lausotzen duen eufemismo nahasgarri bat baita. Nagore Laffage hil eta 13 urtera, oraindik ere zuzendu gabe dagoen eufemismo txar bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.