Healyrentzat etapa, eta Roglicek lehen abisua Evenepoeli

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erakustaldia emanda nagusitu zen atzo Ben Healy (Education) Italiako Giroko zortzigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu zen lehenengo, eta 50 kilometro falta zirenean bakar-bakarrik egin zuen aurrera. Erlojuaren aurka egin zuen tarte hori, eta ez zuen inork harrapatu. Faboritoen artean, Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) piztu zuen sua. Esloveniarrak azken mendatean jo zuen erasoa, eta Remco Evenepoelek (Quick-Step) ezin izan zion erritmo horretan jarraitu. Roglicengandik hamabost segundora sartu zen, azkenean, Evenepoel. Hala ere, Andreas Leknessundek (DSM) sufritzen jakin zuen lider jarraitzeko. Zortzi segundora dauka orain Evenepoel, eta 38ra Roglic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.