Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bake prozesua arriskuan

2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Duela bost urte: Juan Manuel Santos presidentea eta Rodrigo Londoño Timochenko FARCeko gerrillaria irribarretsu ageri dira, elkarri bostekoa ematen. Mundu osoko hedabideetan izan du oihartzuna argazkiak. Bake Akordioa sendoa da, ustez; saiatu dira gobernu aldaketa batek ez zapuzteko moduko oinarriak finkatzen.

Gobernu aldaketa batek, ordea, prozesua geldiaraztea lortu du. Uribezaleak ordezkatzen dituen Ivan Duqueren gobernuak bost puntuko akordioa desitxuratu du Botere Judiziala erabiliz; propaganda latza egin du bake hitza eta FARC lotzeko, eta edozein aldarrikapen sozial, prozesuaz kanpokoa izanda ere, «gerrillariena» dela-eta kriminalizatu du, eta indarkeriarekin erantzun.

Ezberdintasunen zerrendan bosgarren da oraindik ere Kolonbia munduan. 50 urteko gerra eragin zuen egitura aldaketarik ez da izan, eta desplazamendu masiboak daude oraindik komunitate indigenetan eta afro-amerikarretan. FARCeko 300 bat gerrillari ohi hil dituzte bost urtean, eta giza eskubideen aldeko 1.280 ekintzaile.

Bozak dituzte maiatzean, eta galdera da FARCen siglekin emaitza kaxkarrak izan zituen alderdia —orain Comunes dira—, aliatuko ote den prozesuari eutsi nahi dioten alderdiekin, edota bestela, izango ote den gobernurik horretarako gai, prozesuak aurrera egingo badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.