Haur eta gazte literatura. 'Bestiario sekretua: neskatila gaiztoak'

Liburugile bihurriak

Idazlea: Gabriela Larralde. Ilustratzailea: Myriam Cameros. Argitaletxea: Denonartean.

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Bestiario guztiak bezala, irudiz eta testuz hornitutako katalogoa da liburu hau.

Bertan aurkituko ditugu hogeita hiru neskatoren erretratuak eta deskribaketak, ezker-eskuineko orrietan banatuta, adibideekin frogatzeko neskak ez direla, ez beti, ez guztiak, onak eta esanekoak. Aldarrikatzeko ezarritako estereotipo-zama horren ordez, denetarik dagoela munduko neskatilen artean. Nola bestela?

Testuak irakurterrazak dira, marrazkiak ere haur literaturaren estetika daukate, eta tarteka egiten dituzten keinu zein bihurrikeriek ere, lehen hezkuntzako neska mutikoen irakurketarako direla adierazten dute (zaharragoentzako ere bai, noski).

Hiru egileak literatura feministan esperientziadunak dira, eta nabaria da. Cameros eta De Blas elkarrekin aritu ziren Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi arrakastatsuan (Txalaparta, 2009), eta Larralde argentinarrak argitaratu berri du gaiarekin lotutako beste obra interesgarri hau: 150 libros y recursos TIC para abordar la Educación Sexual Integral (Paidós, 2018).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.