JARDUERAK

2021eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Erakusketa: Martin Ugalderen bizitza eta ekarpena bilduko duen erakusketa. Maiatzaren 27an aurkeztu eta inauguratuko dute, Hondarribiko Arma plazan, eta han egongo da uztailaren 4ra arte. Andoaingo Bastero kulturgunean azaroaren 5etik abenduaren 4ra egongo da ikusgai, eta, ondoren, panel guztiak Martin Ugalde kultur parkean geratuko dira, herritarren begietara.

Hitzaldi zikloa: urrian izango dira hitzaldiak, eta aztergai izango dute Ugaldek literaturan, kazetaritzan, politikan eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran egindako ekarpena. Zikloa guztiz itxi gabe dago, baina hitzartuta daude parte hartzaileetako batzuk: Larraitz Ariznabarreta, Nerea Azurmendi, Anjel Lertxundi eta IƱaki Uria.

Filma: Lezo Urreztietari egin zion elkarrizketan dago oinarrituta Josu Martinezek zuzendutako Jainkoak ez dit barkatzen pelikula. Andoaingo Basteron emanaldi berezia egingo dute azaro hasieran, eta, ondoren, solasaldia egongo da zuzendariarekin.

Irakurketa jarraitua: Azaroaren 11n beteko dira 100 urte Ugalde jaio zenetik, eta, egun horretan, haren lan baten irakurketa jarraitua egingo dute Martin Ugalde kultur parkean.

Bekaren emaitza: 2019ko Martin Ugalde beka (BERRIA, Elkar, Jakin eta kultur parkea dira antolatzaileak, Andoingo Udalaren laguntzarekin) jaso zutenek beren lana bukatu berri dute, eta udazkenean ekitaldia egingo dute hura aurkezteko.

Ipuin sariketa: Andoaingo Udalak urtero antolatzen du Martin Ugalde ipuin sariketa, 10 eta 17 urte arteko gazteentzat. 2021ean 25 urte beteko ditu sariketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.