MAS ETA KONTSULTA HAMAR ESALDITAN

2014ko urriaren 15a
00:00
Entzun
«Iritsi da Kataluniako herriak autodeterminazio eskubidea gauzatzeko ordua»

2012ko irailak 25

«Autodeterminazio eskubidea erreferendumaren bidez gauzatu badezakegu, Espainiako Gobernuak baimentzen duelako, hobe. Baina bizkarra ematen badigu eta ez badu inolako erreferendum edo galdeketarik baimentzen, berdin egin beharko dugu»

2012ko irailak 26

«Auzitegi Konstituzionalaren eta Ministro Kontseiluaren ebazpenen gainetik pasatuko gara»

2012ko azaroak 23

«Galdeketa da tresnarik hoberena. Beste erremediorik ez balego, plebiszitu gisako hauteskunde batzuetara deitu beharko dut 2016rako»

2013ko irailak 5

«Ezingo dute galdeketa galarazi. Herrialde hobe bat egiteko baliabide bat da, orainaldian eta etorkizunean pentsatuz»

2013ko abenduak 17

«Bai noski, kontsultarako deialdia egingo dut. Eta nola nahi duzu [Alicia Sanchez-Camachori] hautetsontziak ez jartzea? Azaltzerik baduzu? Nola egiten da herri galdeketa bat, hautetsontziak jarri gabe? Ideia bikainagorik baduzu, seguru konbentzituko gaituzula»

2014ko martxoak 13

«Espero dut azaroaren 9an berme demokratiko guztiekin botoa ematerik izango dela, eta, beraz, emaitza argi irakurri eta demokratikoki onartuko dutela guztiek. Urte amaieran legegintzaldiaren erdira iritsiko gara, eta, ahal balitz, dagokionean amaitu nahi nuke, 2016 bukaeran. Hala izan dadin, beharrezkoa da A-9an botoa eman ahal izatea, berme demokratiko guztiekin»

2014ko irailak 15

«Herrialde bat, muturrera eramana eta gehiengo sozial handi batekin, desobeditzera irits daiteke egun batean. Azken pausoa eman duten herrialdez betea dago historia»

2014ko irailak 18

«A-9an hautetsontziak egon egongo dira»

2014ko irailak 28

«Behin A-9an botoa eman eta gero, Kataluniaren aldarria ulertu behar luke [Espainiako Gobernuak], eta hau, modu batean edo bestean, elkarrizketa bidez konpondu behar dela»

2014ko urriak 5
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.