Albistea entzun

Alonsotegiko alkate ohiarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute

Prebarikazioa egitea, dokumentuak faltsutzea eta dirua bidegabe erabiltzea egozten die fiskaltzak Aitor Santiestebani eta beste bost laguni
Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean.
Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2023ko otsailak 9

Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohi Aitor Santiestebanentzat (2007-2011) eta beste bost lagunentzat. Prebarikazioa egitea, diru laguntzetan iruzur egitea, dirua bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egozten die. Haren arabera, Santiestebanek obra batzuk egokitu zizkien Laneder eta Pabisa enpresei, eta diru laguntzak eskatu zituen horiek gauzatzeko; lanak, ordea, ez ziren inoiz egin. Orain, epaitegiaren esku dago ahozko epaiketa abiatzeko egutegia zehaztea.

Fiskaltzak uste du Espainiako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntzetan emandako bi milioi euro baino gehiago bereganatu zituztela: 53.000 euro Alonsotegiko Udaletik, 1,7 milioi euro Bizkaiko Aldunditik eta beste 461.000 euro Espainiako Gobernutik. Zehazki, futbol zelaiko erreforma, Loibe inguruetako lanak eta Artibako bidekoak egokitu zizkien EAJko alkateak Laneder eta Pabisa eraikuntza enpresei eta Arkideak arkitektura estudioari, lehiaketa publikorik egin eta udal idazkariaren oniritzirik izan gabe. Fiskaltzaren esanetan, akusatuek udalerrian zenbait lan exekutatuko zituztenaren «itxura» egin zuen, eta «errealitatearekin bat egiten ez zuten» memoriak, aktak, ziurtagiriak eta fakturak egin zituzten hori estaltzeko.

Pabisa eta Laneder enpresa horietako kide ziren akusatuetako lau: Roberto Fernandez, Saul Fonseca, Javier Bediaga eta Eduardo Ibarra. Seigarren akusatua, berriz, Alberto Zulueta Arkideak enpresako arkitekto eta Alonsotegiko Udalaren aholkularia zen. Guztiei —eta hil zen beste lagun bati— egozten die elkarlanean aritzea, «legez kontrako irabazi ekonomikoak» bereganatzeko. Bakoitzarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du, baita berenganatutako dirua denen artean erakundeei itzultzea ere.

Hiru alkate

Udaleko kontuen inguruko gardentasunik eza tarteko, EH Bilduk salaketa bat aurkeztu zuen, eta zenbait ustelkeria kasu abiatu dira hartatik. Izan ere, Alonsotegiko Udalarekin lotutako ustelkeria kasuetako bat da hau. Santiesteban Eraikiz auzian ere ageri da, Gabino Martinez de Arenaza alkate ohiarekin batera (1999-2007). Bestalde, Jose Luis Erezuma (2011-2015) alkate ohiaren aurkako prozesu bat ere abian zen. Hura, ordea, otsailaren amaieran hil zen. Hirurak ere EAJkoak ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ane Miren Barrenetxea, Irantzu Benito, Irati Marco, Itziar Arrizabalaga eta Patxi Uranga. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

DISTANTZIAK ZAILDUTAKO BIZITZAK

Iñaki Petxarroman Olatz Artola Lara Madinabeitia Nagore Arin

Batera edo bestera, denei eragin die euskal preso politikoen aurka 1980ko hamarkadaren amaieran Espainiako Gobernuak martxan jarritako sakabanaketa politikak. Iraganeko zauriez eta etorkizuneko esperantzaz mintzatu dira, urruntze politika amaitutzat eman berri den honetan.
Mendi martxan parte hartu zuten kideak, atzo, Villabona-Amasan egindako kalejiran. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Pozak blaitutako aldarria

Iosu Alberdi

Sare Herritarrak antolatuta, Etxera Eguna ospatu dute Villabona-Amasan. Aldarrikapenei sakabanaketaren amaierak eragindako «poza» batu zaie ekitaldian.
Iñigo Urkullu lehendakaria Joseba Azkarraga Sareko ordezkariarekin, bilera batean. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Jaurlaritza: «Sakabanaketaren amaiera kapitulu baten itxiera da»

Javi West Larrañaga

Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, «behar-beharrezkoa» zen sakabanaketa amaitzea elkarbizitzarako
Gradu erregresioen aurkako mobilizazio bat, urtarrilean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kontsentsuak traben kontra

Iosu Alberdi

Espainian kartzelatuta zeuden euskal presoen Euskal Herriratze prozesua amaituta, haiengan eragina duten gainerako salbuespen politikak eteteko lanean jarraitu nahi du Sare Herritarrak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...