SOSLAIA. Tontxu Rodriguez

Justiziako Estatu idazkari izendatu dute

DAVID AGUILAR / EFE.
Oihane Puertas ONA
2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak Tontxu Rodriguez senatari sozialista (Barakaldo, Bizkaia, 1962) Justiziako Estatu idazkari izendatu du. Ikasketez abokatua da Rodriguez, eta ibilbide luzea du PSE-EEren barruan. Barakaldon zinegotzi izan zen 1991tik 1999ra, eta, ondoren, udalerriko alkate izan zen hamar urtez, 2003tik 2013ra. 2013an, Eusko Legebiltzarrak senatari izendatu zuen, eta, ordutik, PSOEren bozeramaile laguntzailea izan da.

Pablo Zapatero orain arteko Justiziako Estatu idazkariak kargua utzi du, eta Pilar Llop Justiziako ministroak proposatu du Rodriguezen izendapena Ministroen Kontseiluan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.