Albistea entzun

Hipotekentzako abalak ematea onartu du Espainiako Gobernuak

Adingabeak dituzten familiei eta gazteei zuzenduta dago neurria. Etxeko hipotekaren %20 ordaindu ahal izango da abalekin
Bilboko Intermodal plazako etxebizitza berriak.
Bilboko Intermodal plazako etxebizitza berriak. MARISOL RAMIREZ/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko maiatzak 10

Kreditu Ofizialeko Institutuak etxeko hipotekaren %20 ordaintzeko abalak emango dizkie adingabeak dituzten familiei eta 35 urtetik beherako gazteei. Espainiako Ministroen Kontseiluan onartu dute, eta adierazi dute gazteei eta familiei zuzendutako laguntza dela: «Etxe bat erosteko kaudimena eta gaitasun ekonomikoa duten baina etxea erosteko beharrezkoa den lehen sarrera ordaintzeko ahalmenik ez daukaten horientzat izango da», Raquel Sanchez Garraio ministroak adierazi duenez.

Bankuek eskatu ohi duten lehenbiziko sarrera hori kopuru osoaren %20koa izan ohi da —%25eraino igo daiteke etxearen energia kalifikazioa D motakoa bada—, eta, neurri horrekin, Kreditu Ofizialeko Institutuak emango du %20 hori ordaintzeko abala, hamar urterainoko epean. 2.500 milioi euro bideratuko ditu. Abal horien bidez beste 50.000 etxe erostea espero dute.

Eskatzeko epea zabaldu du, 2025eko abenduaren 31ra arte, bi urte gehiago luzatzeko aukerarekin. Eskatzaileek, hala ere, baldintza batzuk bete beharko dituzte: besteak beste, 37.800 eurorainoko irabazi gordinak izatea gehienez urtean, eta hori halako bi eskatzailea bikote bat bada. Guraso bakarreko familiak ere kasu berezitzat hartuko dira.

Joan den abenduan hipoteka sinatu zuten herritarren kopuruak nabarmen egin zuen behera Hego Euskal Herrian, baina etxebizitza erosteko hipoteka gehiago sinatu ziren urtarrilean: 2.287. Iragan urteko datuekin alderatuta, %11,8ko igoera izan da. Halaber, handitu egin zen maileguan hartutako kapitala; 310 milioi iazko urtarrilean, eta, 354 aurten.

INE Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera, are handiagoa da aurreko hilarekin konparatuta dagoen koska: abenduko datuekin alderatuta, %37 hipoteka gehiago sinatu dira. Hala ere, gazteek eta haurrak dituzten familiek arazo gehiago izan ohi dituzte etxe bat jabetzan erosteko.

EAJ eta EH Bildu, kontra

EAJk eta EH Bilduk ere ez dute begi onez ikusi. EAJko Aitor Estebanek ez du uste aparteko eraginik izango duenik neurri horrek. EH Bildu kontra agertu da: «Bankuen, espekulatzaileen eta asko daukatenen mesederako izango da», Mertxe Aizpuruaren esanetan. Espainiako Gobernuan ere desadostasuna eragin du.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Tania Diez. ©Aritz Loiola, FOKU

«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»

Iraia Vieira Gil, Bizkaiko Hitza

Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...