Albistea entzun

Euskararen Nafar Kontseiluak ofizialtasuna galdegin dio gobernuari

Nafarroako Gobernuaren erakunde aholku-emaileak «baztertzailetzat» jo du Euskararen Legea. Ezezkoa eman dio merezimenduen dekretuari
Merezimenduen dekretuaren aurkako manifestazioa, maiatzean.
Merezimenduen dekretuaren aurkako manifestazioa, maiatzean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2022ko irailak 17 - Iruñea

Eskaera zuzena egin diote Maria Txibiteren gobernuari: «lehenbailehen» alda dezala 1986ko Euskararen Legea, «euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin». Eskaera ez dio euskalgintzaren esparruko eragile batek egin, gainera; Nafarroako Gobernuaren barruko erakunde ofizial batek sinatu du adierazpena: Euskararen Nafar Kontseiluak.

Euskararen plangintzari eta sustapenari dagokienez, Nafarroako Gobernuaren organo aholku-emaile nagusia da Euskararen Nafar Kontseilua, eta, atzoko bilkuran, kritika zorrotza egin zion 1986tik indarrean den Euskararen Legeari eta horrek ezarritako zonifikazioari: «Zentzugabea da Nafarroako herritarren artean muga geografikoak paratzea; areago gaur, gizartean mugak gero eta lausoagoak diren honetan».

Legea idatzi zutenek ere araua «egoera aldatu ahala» moldatzeko asmoa agertu zuten testuan, baina, kontseiluko kideen esanetan, 35 urtean apenas egin den aldaketarik. Uste dute, gainera, legeak ez duela biderik ematen herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak betetzeko. Hori dela eta, legea aldatzeko eskatu diote gobernuari, «euskaldunen baztertzea amaitu dadin eta hizkuntza eskubideak bete daitezen».

Ezezkoa dekretuari

Euskararen Nafar Kontseiluak ezezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen merezimenduen dekretuari: kontrako 15 boto eta sei abstentzio jaso zituen arauaren zirriborroak atzoko bozketan. Litekeena da gobernuak hasierako asmoari eustea eta dekretuari bide ematea.

Arauaren helburua da administrazioaren oposizio lehiaketetan merezimendu gisa aintzat hartuko diren ezagutzak zehaztea. Euskara, besteak beste. Hori da, hain zuzen, dekretuaren berritasunetako bat. Izan ere, eremu ez-euskaldunean, euskara jakiteak ez du punturik emanen, eta eremu mistoan, berriz, jendaurreko lanpostu bakan batzuetan soilik hartuko da aintzat. Frantsesa, ingelesa eta alemana menperatzea, berriz, merezimendutzat hartuko da..

Bestalde, Espainiako Gobernuak Europako Legebiltzarrari eskatu dio osoko bilkuretan hizkuntza gutxituak idatziz erabiltzeko. Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministro Isabel Rodriguezek azaldu du hizkuntza aniztasuna «ezinbesteko ondasuna» dela Sanchezen gobernuarentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Jon Urbe / FOKU

Agus Rodriguez: «Jantoki sozial bat izan daiteke zerbait duina»

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Kalean daudenen kopurua asko handitu da Donostian. Agus Rodriguez Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoaren sustatzailearen esanetan, udalak bere gain hartu behar luke pertsona horien gaineko ardura, baina gaur egun eskaintzen dituen baliabideak ez dira aski.

GuraSOS deitutako manifestazioa, gaur Donostian. ©Gorka Rubio, FOKU

Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute ehunka lagunek Donostian

Uxue Rey Gorraiz

Aldeen arteko elkarrizketa bat izan dadila galdegin dute, auziari irtenbidea bilatzeko, eta grinez nabarmendu ez Gipuzkoako Aldundiak ez eta Jaurlaritzak ere ez dutela «hitza bete».

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...