Martxoak 3 elkarteak gertutik erreparatuko die erakundeen urratsei

Elkarteak adierazi du «bideraezina» dela oroimenezko zentro bat egitea biktimen parte hartzerik gabe. Manifestazio bat egingo dute ostiralean

Martxoak 3 elkarteko kideak, atzo, aurkezpenean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Iosu Alberdi.
2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko zentroaren inguruko eztabaidak markatu du sarraskiaren ren 47. urteurrena. Hala adierazi du Martxoak 3 elkarteak ere aste honetako ekitaldien berri emateko oharrean. Elkarteak azaldu du oroimenezko zentroaren proiektua «bideraezina» dela biktimen «parte hartze eraginkorrik gabe», eta gehitu du gertutik erreparatuko dietela hurrengo urratsei, erakundeek aurreko astean adostutakoa bete dezaten. «Garrantzitsuena da parte hartzeko bermeekin eta erabakitzeko ahalmenarekin aurrera egitea».

Gasteizko Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza eta aholkularitza hitzarmena betetzeko bermea sinatu dute Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteek, eta aldundiak eta Jaurlaritzak atzo onartu zituzten fundazioaren estatutuak. Halere, Martxoak 3 elkarteak gogoratu du «bi urteko nahasmenaren eta mesfidantzaren» ostean iritsi dela hura. Horiek hala, azaldu du erakunde publikoen «borondate politikoaren» menpe dagoela aurrerantzean adostutakoa errespetatzea.

Elkarteak datozen egunetarako programazioa ere aurkeztu du. Ostiralean egingo dute ekitaldi nagusia. 18:00etan omenaldia egingo diete biktimei, Gasteizko Martxoaren 3ko monolitoan. Handik abiatuko dute manifestazioa ere, Martxoak 3 elkarteak, eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta. Gauean, berriz, omenaldi ekitaldi bat egingo dute Karrika tabernan.

Ekitaldiei, baina, gaur ekingo diete, Orbain kultur elkartean: Vitoria, marzo de 1976 (Gasteiz, 1976ko martxoa) proiektatuko dute, eta solasaldi bat egingo dute elkarteko kideekin. Ostegunean, berriz, M3 Gogoetak dokumentala emango dute Vital Fundazioa kulturunean, 19:00etan. Azkenik, larunbatean, memoria jardunaldi bat egingo dute Errekaleor auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.