Albistea entzun

Madrilek ministro bat bidaliko du Gernikara estreinakoz: Felix Bolaños

«Norabide zuzenean» emandako pausotzat jo du Jaurlaritzak. Baina «barkamen ekitaldi bat» egiteko duela esan dio Espainiako Gobernuari
Iazko urteurreneko lore eskaintza, Gernikan.
Iazko urteurreneko lore eskaintza, Gernikan. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko apirilak 26

Euskal herritarren oroimen kolektiboan leku berezia duen gertaera bat gogoratzeko eguna da gaur: Gernikako bonbardaketa. Elkarte memorialistek eta erakundeek urtero egiten dute ekitaldi bat Gernikan (Bizkaia), Francok agindutako sarraski hura ahanzturan eror ez dadin, eta aurten ere horrela egingo dute, 86. urtemugari lotutako ia astebeteko egitarau zabalaren barruan. Aurten, ordea, zerbait desberdina izango da: Espainiako Gobernuak, lehen aldiz, ministro bat bidaliko du Gernikara.

Madrilek hamarkada askoan ez ikusiarena egin ondoren, Felix Bolaños Espainiako Presidentetzarako eta memoria demokratikorako ministroa Gernikan izango da gaur, sarraski hartatik bizirik irten zirenen eta han hil zirenen omenez egin ohi den lore eskaintzan. 16:30ean izango da ekitaldi hori, hilerrian. Aurretik, sirena hotsak entzungo dira herri osoan (15:45) 1937ko bonbardaketa hasi zen orduarekin bat. Eta hilerriko ekitaldiaren ostean, kale antzerki bat izango da: Gernika garretan. Foru plazan izango da, 21:00etan. Gero, kandelekin ibilbidea egingo dute 21:30ean, Foruen plazatik abiatuta.

Eusko Jaurlaritzak uste du «norabide zuzenean egindako urratsa» dela Espainiako Gobernuak hartutako erabakia, baina Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu du Gernikako bonbardaketari lotutako «barkamen ekitaldi bat» egin beharko lukeela Madrilgo gobernuak; esan du sarritan igorri duela eskaera hori Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak.

Beste estatuetan bezala

«45 urte baino gehiago joan behar izan dira Espainiako gobernu bat Gernikako ekitaldietara etortzeko», esan du Zupiriak. «Behin baino gehiagotan» eskatu du Urkulluk «keinu bat» Gernikako bonbardaketari lotua, bozeramaileak esplikatu duenez, eta begi onez hartu du Lakuak Pedro Sanchezen gobernuak hartutako erabakia; baina, Jaurlaritzarentzat, «barkamen ekitaldi bat» egiteko dauka oraindik Madrilek. Espainiak Gernikan gertatu zena «gaitzestea» funtsezkoa da Gasteizko gobernuarentzat. «Beste estatu batzuetako arduradun politikoek egindako zerbait da», gogorarazi du Zupiriak. Barkamen ekitaldi horiek egin direla erantsi du, iraganeko«indarkeriek gobernu ordezkari horiekin lotura zuzenik ez duten kasuetan ere».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Tania Diez. ©Aritz Loiola, FOKU

«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»

Iraia Vieira Gil, Bizkaiko Hitza

Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...