Udalen osaketa Espainian

Madril PPrentzat, Ciudadanosen eta Voxen botoen bidez

Irune Lasa.
2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken ordura arte ibili zen negoziatzen PP, eta azkenean lortu du Jose Luis Martinez-Almeida Espainiako hiriburuko alkate izatea, hauteskundeetako irabazlea—hemeretzi zinegotzirekin— Mas Madrideko Manuela Carmena izan arren. Ostiralean itxi zuen akordioa PPk Ciudadanosekin, eta Begoña Villacis alkateorde izango da. Ondoren errazago lotu zuen PPk Voxen babesa, baina ez du argitu ultraeskuindarrek zer ardura postu izango dituzten.

Azken hauteskundeetan lortutako salba-gerrikoetako bati—Madrilgo erkidegoa da bestea— tinko eutsi dio PPk, bai baitaki Madrilgo alkatetza berreskuratzea berebizikoa zaiola, bai nolabaiteko hondoa jarri nahi badio alderdiaren azken urteetako gainbeherari, bai eutsi nahi badio Ciudadanosek borrokatzen dion Espainiako eskuinaren lidergoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.