Bassiriren desagerpena ikertzeko kanpaina

Bassiri. BERRIA.
2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Bassiri desagertu zeneko 50. urtemugan, Zer izan zen Bassiriz? kanpaina abiatu dute, buruzagia non dagoen eta harekin zer gertatu zen ikertzea eskatzeko. Saharar Herriarekiko Lankidetza eta Elkartasunerako Koordinakundeak eta Bassiriren Familiarteko eta Lagunen Elkarteak Espainiako Gobernuari indar administratzaile gisa dagokion erantzukizuna hartzea galdegin diote, eta horren arabera gertakariak argitzeko, errudunak identifikatzeko eta zigortzeko, eta biktimak erreparatzeko.

Zemlako sarraskitik 50 urte izeneko manifestuan, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu dute sinatzaileek. Paco Etxeberria forentsea eta Aminetou Haidar giza eskubideen ekintzailea daude dokumentua sinatu dutenen artean. Azken horren hitzetan, herri sahararrak ez du ahaztuko eta ez du barkatuko: «Bassiriren delitu bakarra izan zen bere herriaren askatasunean sinestea. Ez zuen arma bakar bat ere hartu, ez zuen inor hil, ez zion inori eraso egin. Espainiako demokraziari eskatzen diot eten dezala haren duintasunaren galera, odoluste bat baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.