Netflixek eta Telemundok FesTVal-en parte hartuko dute lehen aldiz

urtzi urkizu
2019ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Bihar hasi eta larunbatera arte iraungo du Gasteizko FesTVal telebista jaialdiak. 11 urtean aurreneko aldiz, Netflix plataformak eta Telemundo AEBetako telebista kateak parte hartuko dute: aurrenekoak La casa de las flores telesailaren denboraldi berria aurkeztuko du —ostegun gauean aurrestreinaldia egingo dute Principal antzokian—, eta bigarrenak No te puedes esconder telesaila aurkeztuko du asteartean —Espainiaren eta Mexikoren artean ekoitzitako thriller bat da—. Movistar+ ordainpeko plataformak En el corredor de la muerte telesaila aurkeztuko du asteazkenean: Pablo Ibarren bizitzari buruzkoa da, eta Ramon Agirrek Kandido Ibarrena egiten du. Agirrek, gainera, EITB saria jasoko du jaialdian, larunbateko galan.

Bihar, 3Ene Kantak ETB3ko saio berriaren ikuskizun berezi bat egingo dute Espainiako plazan, 18:00etan —saioa bihar bertan estreinatuko dute—. ETBk ostiralean aurkeztuko du programazio berria. Restaurantes sin barreras aurkeztuko dute egun berean.

Larunbatean, Ion Aramendikaurkeztuko du amaierako galalehen aldiz —aurreko hamar urteetan Luis Larroderak aurkeztu zuen—. AISGE saria Itziar Ituño aktoreari emango diote.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.