Albistea entzun

Literatura. 'Burgosko auzia. Iraultza eta bizi!'

Aniztasunaren gordailua

Egileak: Mikel Antza eta Adur Larrea. Argitaratzailea: Gara.

Nagore Fernandez -

2021eko otsailak 21

Mikel Antzak eta Adur Larreak ondutako Burgosko auzia. Iraultza eta bizi! nobela grafikoaz hitz egiterakoan irudi bat datorkit burura: patchwork batena. Adabakiz egindako lanari egiten dio erreferentzia anglizismoak, eta hori da, hein handi batean, Antzaren eta Larrearen obraren proiekzioa. Batetik, irakurleak askotariko genero testualak aurkituko ditu orrietan, protagonismoa nobela grafikoak badu ere, eranskin bezala Burgosko Auziaren aurreko, bitarteko eta ondorengo gertaeren berri ematen du. Bukaera partean, gainera, Idiarteren abesti bat ez ezik, Monzonen testu bat ere agertzen da. Bestetik, askotarikoa da, baita ere, alderdi linguistikoari dagokionean. Euskaraz idatzita dago, baina testuinguru eleanitzaren isla zintzoa erakusten du, han-hemenka frantsesa, alemana eta euskararen beste aldaerak irakur daitezke pertsonaien hitzetan. Espero izatekoa den bezala, kontatzen diren jazoerak ez dira gertatutako guztiak, tentuz aukeratuak baizik, eta, banan-banan, txatal hauek guztiek Burgosko Auziaren mosaikoa eraikitzen laguntzen dute, patchwork-ak nola.

Alderdi narratologikotik begiratuta obra interesgarria iruditu zait. Egitura zirkularra du, kontakizunak hasten den puntu berean bukatzen baita, eta konexio-puntua preso jarraitzen duen Maritxuri heltzen zaion eskutitza da. Harreman epistolarrak, ezinbestean, istorioa bera lehertzen du, iraganera salto egiteko eta 1970era eta aurreko eta ondorengo urteetara bidaiatzeko aitzakia bihurtzen da. Zuri-beltzean kontatutako konposizioa da, baina gris tonalitate guztiekin, xehetasu nez eta mimoz. Protagonistaren karakterizazioak, bestalde, aurreikuspenekin jolasten duela iruditzen zait, nireekin behintzat hala egin du: hasierako lerroetan ez da zehazten gutunaren egilearen identitatea zein den, eta, hortaz, zein generorekin identifikatzen den ere ez. Gerra eta testuinguru militarra maskulinizatutako espazioak dira, edo, hobeto esanda, maskulinizatuta erakutsitakoak. Patriarkatuak ezarritako eskemak eta moldeak hain daude errotuta guregan, ezen nahigabe eta inkontzienteki neure buruak protagonista maskulinoa irudikatu duen. Eta Antzaren eta Adurren lanak aurreikuspen horiek irauli dizkit, ezustean harrapatu nau, eta harritzeko gaitasuna, bai eta autokritika egiteko gonbita ere asko estimatzen ditudan alderdiak dira.

Nobela grafikoa alderdi historikotik ere transzendentea iruditzen zait, iraganeko mamua berpizten baitu, eta belaunaldi gazteagoei gertatutakoaren lekukotasuna utzi. Postmemoriaren belaunaldikoa naiz ni, eta gertaerak entzun, irakurri (zenbait kasutan horien proiekzioak ikusi) ditut, baina, ez ditut sentitu sekula bertatik bertara. Iragana ahaztu nahi ez badugu, gure belaunaldiak mikro-historiak behar ditu, benetan bizi zutenen ahotsa, eta, horretarako, esan egin behar da, kontatu. Negu Gorriak musika taldeak ozen adierazi zuen aspaldi «Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko»; kasu honetan hobeto legoke esatea «Kontatzen duen herri bat ez da inoiz hilko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Joseba Irazokiren 'Ezkilaren kantua'

Joseba Irazokiren 'Ezkilaren kantua'

Berria

Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte beteko dira martxoaren 4an. BERRIAk eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratuko dituzte bost musikarik.

'DARDARA' (Trailerra)

Lurrikara beraren errepliken dardara

Ane Eslava

Martxoaren 15ean estreinatuko dute Marina Lameiroren 'Dardara' filma, Ikuspuntu zinema jaialdian, Iruñean. Ikusi Arte birako irudiekin, Berri Txarrak-en, haren musikaren eta taldearen jarraitzaileen arteko harremana islatu du

Mariasun Landaren ipuin hautatuak irakurri zituzten iaz Arriaga antzokian. Irudian, autorea bera irakurraldiari hasiera ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Etxepare, egungo ahotsetatik

Amaia Igartua Aristondo

Bernart Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' irakurriko dute ekainean Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurketa jarraituan. Obraz arituko dira gaurtik etzira bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna