Koronabirusa. HEZKUNTZA PENTSALDIAN

Idatz eta Mintz

Gurutze Ezkurdia Arteaga - EHUko irakaslea

2020ko azaroak 18

Izurrite garai hauetan, komunikazio baldintzak aldatu egin zaizkigu, eta hizkuntza idatzi telegrafikoaren presentzia gero eta handiagoa da, elkarren arteko komunikazio eta harremanetan, sare sozialetan zein eskolan, telebistan, prentsan, Whatsappean, txioetan... Denek idatzizko ereduari erantzuten diote. Asko dira, euskaraz eskolatuak eta alfabetatuak, idatzizko hizkuntza zuzen eta aberatsean, eta asko, ahozko erdal jario erraza eta sakona duena sentipenak eta egon ezinak adierazteko. Ahozkoan erdara batua da nagusi, nire inguru kaletarrean, behintzat.

Gogora etorri zait behinola Mikel Zarate zenak idatzitako alegia. Ekidazun jaio ziren biki-soinkideak, bikoitz-siamesak, Erranbideren haurrak ziren. Senar-emazteen arteko eztabaidaren ostean, erabaki zuten Idatz eta Mintz deitzea. Urteak pasa ahala, hazi egin ziren. Mintz handiagoa zen, irudimentsua, bizkorragoa eta argia, alaia eta herrikoia. Jaio zenetik Ekidazuko esakera, errefrau, kantu denak zekizkien, hitz jarioa zuen, bertsolaria, sentimenduzko hitz ederren sakona zeukan. Idatz, aldiz, pausatua zen, serioagoa, neurtua eta zehatza, lasaiagoa, jakintsu argia. Mintzen jariotik jakituria batu, zuzendu, edertu eta gorde egiten zuen. Mintz bertsolaria bazen, Idatz, olerkaria.

Baina biak desberdinak izan arren, bikiak ziren, biki-soinkideak eta bat ziruditen, ondo konponduz eta elkarri lagunduz. Emaginak esandakoari jarraiki, «Haserre edo adiskide, soinkideok soinkide!». Eta Erranbideri esan zion, «Idatz eta Mintz, batean bi, luzaro ezin banan bizi!». Beti elkarturik bizitzeko jaioak dira. «Ez banatu sekula, ez horrelakorik!», esan zion emaginak.

Baina hiriburuko jakitunak, merkatuaren onerako, nazioartekotasunean ezagunagoak izateko eta beste hainbat aitzakiatan, soinkideen banaketaren aldekoak ziren, eta bertan, atso zahar ezjakin batek esandakoari ez kasurik egiteko esan zioten aitari, Erranbideri. Askeak izanda, bakoitza bere aldetik ibilita, askoz errazago izango zuketen bizitzari eta etorkizun teknologikoari aurre egitea. Erranbidek zalantza handiak zituen, hain zoriontsu ikusten zituen bere bizkiak! Baina lagunek eta jakitunek esan eta esan zituen: «Bana itzazu! Zoriontsuagoak izango dira eta gainera, askeak!». «Idatzek bakea hartuko du Mintz zaratatsuarengandik urrunduta, eta Mintzek askatasunean irabaziko du, jario handiagoarekin ibiliko da, han eta hemen!».

Bikiek ez zuten banaketaren berririk entzuterik nahi, baina hiriburura eraman zituzten eta bertan, mediku eta jakitun ospetsuek banatu egin zituzten. Banatu, eta hasieran dena ondo joan zen arren, denbora pasa ahala, Mintz mututzen hasi zen eta usteldu egin zen. Idatz, zurbilduz joan zen, momia bihurtu eta museoan erakutsi zuten. Medikuek eta jakitunek, artega, ez zuten jakin nola bideratu egoera.

Beldur naiz gure gazte euskaldunak, eskolatuak, jantziak eta jakitunak ez ote diren Idatzen antzera museoetako bizikide bihurtuko, eta bitartean eurengan bizi den Mintzen mututze sakon hori ez ote den erdal sakoneko bizipenetan ustelduko. Eta gu? Gu, zer egin ezinean!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eva Ferreira EHUko errektorea gaur, Gasteizen. ©Irekia

Eva Ferreirak EHUko errektore kargua hartu du, eta «ikuspegi irekia» izan behar duela azpimarratu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Euskal Herriko Unibertsitateak «integratzailea eta solidarioa» izan behar duela nabarmendu du Ferreirak, eta «erronka sozialak» jarri behar direla erdigunean. Etapa berri bat hastear dela erantsi du, eta baita Urkulluk ere.

Arantxa Tapia eskuinean, urrian Zaldibarko zabortegira egindako bisita batean. ©Marisol Ramirez

Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten zabortegi gehiago eraikitzea

Igor Susaeta

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetara eramandako hondakinak 2030erako %85 murriztea du helburu Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroak

Miren Gorrotxategi, Pilar Garrido eta Isabel Salud, gaurko agerraldian, Gasteizen. ©Elkarreki Podemos-IU

Elkarrekin Podemos-IUk ikerketa batzorde bat eskatu du txertaketa «irregularrak» argitzeko

Edurne Begiristain

Miren Gorrotxategik uste du «sare bat» dagoela txertaketa irregularren atzean, eta Eusko Jaurlaritza «bete-betean inplikatuta» dagoela.

Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean, joan den larunbatean. ©Gorka Rubio / Foku

Urkullu: «Probokazio eta eraso bortitzen aurrean, Ertzaintza orekaz eta neurriz jardun da»

Paulo Ostolaza

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Facebooken hizpide izan ditu «azken egunetan hainbat herritan izandako liskarrak eta arazoak» :  «Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren helburua osasun publikoa eta gizarte bizitza defendatzea izan da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna