Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Bulgaria, aldaketarako bidean?

Kiril Petkov Bulgariako lehen ministroa eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, lehengo astean.
Kiril Petkov Bulgariako lehen ministroa eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, lehengo astean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Arrieta -

2021eko abenduak 26

Joan den astean, EB Europako Batasuneko gobernuburuen urteko azken goi bilerara, lau herrialde gobernu berriarekin joan ziren; tartean, Bulgaria. Kiril Petkov Bulgariako lehen ministroak sortu berri duen gobernuak itxaropena piztu du Europako Batasuneko herrialderik txiroenean, baita Bruselan ere. Bulgariak bizi dituen krisi anitzen aurrean Europako Batasunak amore eman eta gero, baliteke oraingoan aldaketarako bidean egotea Balkanetako herrialdea.

Bulgariako egoerak ez du parekorik 27en artean. Hainbat krisi larritan dago murgilduta, 2007an, Errumaniarekin batera, EBn sartu zenetik. Pandemiarekin batera azken urtean jasan duen krisi politikoa gainditu berri du. Apirilaz geroztik hiru hauteskunde orokor egin dituzte eta hirugarrengoan lortu dute, azkenean, gobernua eratzea. Kaleetan milaka eta milaka lagunek aldaketaren alde egindako protestei emandako erantzun moduan sortu zuen lehen ministro berriak hauteskundeak irabazi dituen alderdi berria. Bulgarian barne produktu gordina ez da batasunean joan den urtean gehien uzkurtu zena, baina pandemiak eragindako krisiak herrialdearen gainontzeko krisiak areagotu ditu. Oraindik ez da hasi Bruselaren laguntza jasotzen, krisi ekonomikoari aurre egiteko gobernurik ez zuelako orain arte. 6.600 milioi euroko plana aurkeztu du Bulgariak Bruselan, 2021eko barne produktu gordinaren %10. Batzordeak pozik hartu du gobernu berria eta plana lehenbailehen onartzea espero du. 41 urteko lehen ministro berriak lau alderdiren babesa du, eta aldaketa agindu du Europako Batasunean hainbat alorretan azkena den herrialdean, eta ustelkeria amaitzea da bere programa politikoaren lehentasuna.

Bulgaria Europako Batasunaren barruan dago, baina arlo askotan kanpoan, Balkanetako inguruko herrialdeen pare. Ustelkeria errotuta dago gobernuan, justizian eta sektore pribatuan. Transparency International-ek kaleratzen duen zerrendan 71. postuan dago herrialdea; beti lehen postuan EBko estatuen artean. Bulgariak aurrerapausoak eman ditu EBko kide bihurtu zenetik, baina oso urrun dago oraindik batasuneko batezbestekotik datu ekonomiko, sozial, politiko eta judizialei dagokienez. Pobrezia tasarik handienak ditu. Batasuneko gutxiengo etniko handienak, Roma etniak, jasaten duen diskriminazio sistematikoak ez dauka parekorik. Krisi demografikoan ere lehenengo postuan dago. Milaka lagunek ihes egiten dute urtero EBko herritarren mugimendu askatasunak eskaintzen dituen aukeren bila. Munduan populazio gehien galtzen ari diren herrialdeetako bat da. 1989. urtean bederatzi milioi zituen. Egun 6,9 milioikoa da populazioa. 20 urte barru herritarren %25 galtzea aurreikusten da. Bulgariako profesionalen eta gazteen etengabeko exodoa amaitzeko, ezinbestekoa da egoera ekonomikoa eta politikoa aldatzea, aldaketan sinestea eta Bruselak Bulgariari laguntzeko konpromisoa hartzea.

Petkov lehen ministroaren gobernuak behar den benetako aldaketa ekarri dezake ez bakarrik Bulgariara, baita Balkanetara eta Europako Batasunera ere. Ipar Mazedonia EBn sartzeko negoziazioen prozesua geldituta dago Bulgariako aurreko gobernuak betoa ezarri eta gero. Petkovek esan du betoa kenduko duela eta gatazka lehenbailehen konpontzea dela bere helburua. Honek bultzada emango dio ez aurrera eta ez atzera dagoen Balkanetako herrialdeen integrazio prozesuari. Europako Batasunak aspaldi amore eman zuen Bulgariaren inguruan. Aldatu ezin dela barneratu dute Bruselan. Gobernu berriak erronka handia dauka Bruselan piztu dituen itxaropenak ez zapuzteko. Azken bi urteetan, Polonia eta Hungariako gobernuen jarrerek erakutsi dute Europako Batasunaren barruan atzerapausoak eman daitezkeela. Bulgariak erakutsi lezake ez dela amore eman behar, aldaketa beti dela posible herritarrek eskatu dutenean eta Bruselatik laguntzeko prest daudenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Samir Zaqout, Al Mezaneko zuzendaria. / ©BERRIA

«Zenbat aldiz bonbardatu behar dute Gaza nazioarteak zerbait egin dezan?»

Arantxa Elizegi Egilegor

Leherketak eten badira ere, Gazako palestinarren egoera larria da oraindik. Ez dute edateko urik, ezta argindarrik ere, eta Israelek eten egin die erregai hornidura. Al Mezan gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariak salatu du hiltzen utzi dituztela.

Gustavo Petro eta MariJose Pizarro, atzo gauean, Petrok karguari zin egin berritan. ©Mauricio Dueñas Castañeda

Kolonbiak «bigarren aukera» duela esanez hartu du presidentetza Petrok

Hodei Iruretagoiena

Mari Jose Pizarrok jantzi dio soinean banda presidentziala, M-19 gerrillan Petroren kide izan eta presidentegai zenean hil zuten Carlos Pizarroren alabak. Petrorekin batera, Francia Marquezek ere hartu du presidenteorde kargua.

Leherketa bat, atzo, Gazan. ©HAITHAM IMAD / EFE

Indarrean da Israelek eta Jihad Islamikoak adostutako su etena

Igor Susaeta - Paulo Ostolaza

Jada 44 dira erasoak hasi zirenetik hildako palestinarrak. Haietatik 15 hemezortzi urtez azpikoak ziren. 360 zauritu baino gehiago ere zenbatu dituzte.

 ©BERRIA

«2017az geroztik falta zen erantzun sozial bat piztu du akordioak»

Zuriñe Iglesias Sarasola

Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Soziala aho batez onartu du Arbuciesko Udalak. Jaume Salmeron herriko zinegotzia indarrak batzeko beharraz aritu da, estatuko egiturei «presio» egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...