Albistea entzun

Toni Morrison

Egiazko fikzioak

Toni Morrisonek zapalkuntzatik idatzi zuen, arraza, sexu eta klase gatazkak ardatz hartuta. Literaturako Nobel saria jaso zuen lehen emakume afro-amerikarra izan zen. Astelehenean hil zen, 88 urterekin.
JUANJO MARTIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2019ko abuztuak 7

Aitonak harrokeriaz errepikatzen zigun Biblia irakurtzen zuela legez kanpo zegoenean. Orduan jakin nuen hitzek boterea zutela». Hala dio Toni Morrison idazleak (Ohio, AEB, 1931-New York, 2019) bere ibilbideari buruz estreinatu berri den Toni Morrison: The Pieces I Am dokumentalean. Timothy Greenfield-Sanders zinema zuzendariak urtarrilean aurkeztu zuen filma, eta idazle estatubatuarrari buruzko biografia zinema aretoetatik dabilen bitartean iritsi da berria: astelehenean hil zen Morrison, 88 urte zituela, New Yorkeko erietxe batean. 11 eleberriren egilea da; haur literaturan ere jardun zuen, baita hainbat antzerki pieza ondu ere. Nolanahi ere, afro-amerikarren eskubideen aldeko defentsagatik ere bazen ezaguna Morrison. Literaturako Nobel saria jaso duen lehen —eta azken— emakume afro-amerikarra izan zen; 1993an eman zioten saria.

Eskubide zibilen aldeko borrokan eta arrazakeriaren aurkako mugimenduetan jardun zen, eta horrek isla izan zuen bere ibilbide literarioan. Arraza, sexu eta klase gatazkak ardatz hartuta ondu zituen eleberriak, eta, jatorri errealista duten eta sarritan ahozko tradiziotik jasotako istorioak biltzearekin batera, fantasia ere uztartu izan zuen guztietan. 1970ean idatzi zuen The Bluest Eye, lehen eleberria, 40 urte zituela. Morrisonek kolpea eman zuen hasieratik, bai estilo aldetik, baita istorio aldetik ere. Nobelan, Pecola izeneko haur beltzaren istorioa jaso zuen, zeinak begi urdinak nahi dituen; aitak bortxatu egingo du, eta zoratu egingo da.

Aurten aurkeztu duten dokumentalean, Angela Davis ekintzaile feminista eta idazlearen lagunak Morrisonen idazketa prozesua deskribatzen du. Davisek dio tarte libreetan paragrafoak idazten aritzen zela, bi haurren zaintzaren eta dedikazio betea eskatzen zioten lanen zurrunbiloan: «tartean, auto pilaketetako geldiuneetan».

Barneko maitasuna ardatz

Morrison familia xume batean jaio zen, eta gertuenen bizipen eta zauriek eragina izan zuten harengan. Idazleak Ardelia Willis amonaren eragina nabarmendu izan zuen behin baino gehiagotan. «Lan aspergarriak egiten aritzen ginenean, istorioak kontatzen zizkigun, denbora arintzeko». Haren hitzetan, irudimenaren zati bat amonari zor zion horregatik. Nerabezaroan, Morrison etxe garbitzaile aritu zen, harik eta herriko liburutegi publikoan lanean hasi zen arte. Orduko jardunak liburuak barra-barra irakurtzeko modua eman zion. Gerora, ikasketak bukatu, eta Albanyko unibertsitatean eta Princetonekoan aritu zen irakasle, eta New Yorkeko Random House argitaletxeko editore lanean ere murgildu zen. Besteak beste, Henry Dumas, Toni Cade Bambara, Angela Davis eta Gayl Jones idazle afro-amerikarren lanak hedatzen jardun zuen argitaletxean, eta orduan erabaki zuen The Bluest Eye lehen eleberria kaleratzea.

Gero etorri ziren Sula (1973), Song of Salomon (1977) eta Tar Baby (1981) nobelak. 1987an argitaratu zuen bere liburu sonatuenetakoa: Maitea (1987) —Beloved jatorrizkoan; Anton Garikanok euskaratu zuen, 2005an, Alberdania argitaletxearekin—. 1988an, eleberriak Pulitzer saria jaso zuen fikzioaren kategorian, eta gero zinemarako ere egokitu zuen Jonathan Demme zine zuzendariak. Lanak esklabotzaren gaia zuen ardatz, eta Margaret Garner estatubatuarraren istorioan oinarritu zen idazteko —Garnerrek alaba hil zuen hura esklabo bihurtu aurretik—. Errealismoa eta fantasia; bi-biak elkartu zituen Morrisonek eleberrian. Honela laburtzen zuen idazleak Baby Suggs liburuaren protagonistetako baten ahotan; hirurogei urtez esklabo eta hamar urtez libre izan ondoren, zera zioen: «Munduan zorte txarra ez, zuri-jendea dago».

Nolanahi ere, maitasunari buruzko trilogia baten lehen liburua da Maitea —gero ondu zituen Jazz eta Paradaise dira trilogiaren bigarren eta hirugarren lanak—. Honela aitortu zuen idazleak berak: «Maitearen bilaketa etengabekoa da guztien arteko lotura: zure baitan dagoen izate hori, maitatzen zaituena, eta beti hor dagoena zuretzat».

Jazz eleberriaren urte berean kaleratu zuen Morrisonek Playing in the Dark: Whiteness and the Literary Imagination (1992) saiakera: afro-amerikarrek AEBetako literaturan zuten tokia aztertu zuen liburuan. Handik urtebetera jaso zuen Literaturaren Nobel saria, 1993an: «Lengoaia sexista, lengoaia arrazista, lengoaia teista; denak dira menderakuntza lengoaiaren forma tipikoak, eta ez dituzte onartzen ezagutza berriak eta ideien elkargune berriak [...] Lengoaiak ezin du inoiz esklabotza irudikatu, ezta genozidioa eta gerra ere. Haren indarra, haren zoriontasuna, hitzekin ezin adieraz daitekeenera jauzi egitea da».

Hainbat liburu kaleratu zituen saria jaso ondorenean ere: Paradise (1997), Love (2003), Home (2012) eta God help the child (2015) liburuak dira utzi dituen azkenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Errimadun bi ahots, doinu desberdinean

Bi ahots errimadun, nor bere doinuan

Miren Mujika Telleria

Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko prestaketarena sumatzen du.

Alaia Martin eta Andoni Egaña. ©Andoni Canellada / FOKU

Bi ahots errimadun, nor bere doinuan

Miren Mujika Telleria

Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko prestaketarena sumatzen du. ARGAZKIAK: Andoni Canellada / Foku

Simone Veilek 16 urte baizik ez ditu Gestapok arrastatu duelarik. ©PATXI BELTZAIZ

Biziaren martxari aldarri

Ainize Madariaga

Azken aldiz eman dute 'Simone Veil' pastorala Muskildin. Shoahren biktima izan zen, abortuaren legea lortu zuen Frantziako Parlamentuan, eta Europako Parlamentuko lehendakari izendatu zuten. Pastoral landua eta berritzailea izan da.
Belaontzia

Belaontzia

Aida Fullana

Aina Fullana Llull 1997an jaio zen, Manacorren (Mallorca), eta han bizi izan da beti. Istorioak asmatzeko grinak hartaraturik, ipuinak eta komikiak argitaratu ditu txikitatik. Katalan Hizkuntza eta Literaturako gradua ikasi zuen Balearretako Unibertsitatean. 2018an, lehen saria irabazi zuen Femeninoan Idatzitako Kontakizunen Lehiaketan, gazteen kategorian. Ikasketak bukatu eta gero, urtebete ibili zen bidaiatzeari eta idazteari emana. Konfinamenduan, lehenbiziko eleberria bukatu zuen, Els dies bons (Egun onak), eta Bromerak argitaratu zion, 2001ean Alfontso Bihotz-handiaren Institutuak Valencia saria eman eta gero, narratiba sailean. Valentziako Idazleen Kritika Saria jaso berri du eleberriak. Berrogeialdia bukatu zenean, helduentzako katalan eskolak ematen aritu zen. Aurten, zuzenketari eta hizkuntza aholkularitzari buruzko graduondoko bat egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertze bat helduentzako katalan irakaskuntzakoa Viceko Unibertsitatean. Ipuinak ere idatzi ditu zenbait aldizkarirentzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...