Katalanaren bueltako hiru arau, baliogabetuta

2017ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
2005 eta 2010 artean PPk eta Espainiako herri defentsaria zenak lau helegite jarri zituzten katalanaren erabilera babestearen kontra. Epaia jakinarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta, aho batez, katalana babesteko hiru arau baliogabetu ditu.

Orain arte, Kataluniako aretoetan proiektatutako atzerriko pelikulen %50 katalanera itzuli behar ziren, edo katalanez jarri behar ziren azpidatziak. Konstituzionalarentzat, «gehiegizkoa» da kuota hori, eta %25era murriztu behar da. Beste epai batek iragarkiak soilik gazteleraz jartzen dituzten dendariei ezarritako isunak baliogabetu ditu. Eta, bestalde, etorkinei ez zaie eskatuko gutxieneko katalan maila bat edukitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.