Koronabirusa

Maiatzaren 11 arte luzatuko da itxialdia Ipar Euskal Herrian

Eskola eta haurtzaindegiak pixkanaka berriz zabalduko dituzte maiatzaren 11tik aitzina. Maskak biztanle ororen eskura izanen dira
Emmanuel Macron herritarrei mintzatzen, joan den asteazkenean.
Emmanuel Macron herritarrei mintzatzen, joan den asteazkenean. L. MARIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2020ko apirilak 14

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak koronabirusari aurre egiteko neurri gehiago iragarri zituen bart, 20:00etan, telebistaren bidez.

Hala, haren mezuaren arabera, orain arteko «baldintza beretan» Ipar Euskal Herriko itxialdia maiatzaren 11 arte luzatua izanen da, hau da «erabatekoa». «Deskonfinamendua posible izanen litzateke baldin eta birusaren hedapena emekituko balitz».

Egun horretatik aitzina, haurtzaindegi, eskola, kolegio eta lizeoak berriz ere zabalduko dituzte. Alta, unibertsitateak udara arte beha egon beharko dute irekitzeko.

Hogeita zortzigarren itxialdi egunean, Macronek azpimarratu du: «Publikoari harrera egiten dioten guneek -ostatu, jatetxe, zinema, antzoki, museo eta hotelek- zerraturik jarraituko dute maiatzaren 11tik aitzina ere». Egun horretatik aitzina, aste guziz «aztertuko» dute egoera, neurrien egokitzeko.

Maskei dagokienez, «estatuak ahalbidetu beharko du publiko zabalak maska eskuratzea. Haren erabilera sistematikoa bilaka daiteke». Onartu egin du sistema frantsesak «akatsak, eskastasunak eta hutsegiteak» izan dituela krisiaren kudeaketan: maska eta testen eskuratze eta banaketan, bai, orokorki, Frantziako Gobernuaren estrategia ere: «Zuek bezala, nik ere geldotasun eta prozedura inutil gehiegi ikusi dut». Oroz gain aitortu du estatuak ezin izan duela nahi bertze maska banatu osagarri langileei.

Koronabirusaren hotsa

Koronabirusa detektatzeko probak momentuz aski ez badira ere, maiatzaren 11tik goiti, «gaitasuna» ukanen da «sintomarik duen orori testa egiteko, anartean, lehenik osagarri langileei, adineko jendeari eta kalteberenei egiteko eskatu diet».

COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoaren geldialdiak bultzatuta, Macronek diru laguntzak hitzeman ditu haurrak eta ikasleak dituzten familia xumeentzat. Gisa berean, «soldatapekoak hunkitzen dituzten aldi baterako langabezia neurriak luzatu eta indartuko» dituela agindu du. Eskatu ere egin du bankuek ordaintzeko epeak orain arte baino gehiago gibela ditzaten.

Kultura eta kirola arloei dagokienez, uztailera arte «gutienez» aiduru egon beharko dute jende anitz biltzen duten ekitaldi guziek.

«Plan berezia» aipatu du, zeinean bereziki hunkiak diren sektore horien zergak ezeztatuko baitira, eta laguntza bereziak emanen.

Koronabirusaren geroko egoera ekonomikoa «berrasmatzera» deitu du, «soldatapekoei eta enpresei itxaropena berriz emate aldera». Laborantza, osasungintza, industria eta teknologia independentea «berreraiki» beharko dela erran du.

Birusak ez du mugarik

Ez du zehaztu noiz arte segituko duten itxita Europatik kanpoko herrialdeekiko mugak.

Birusak mugarik ez badu ikusten, Macronek bereak ezin argikiago markatu zituen. Bart eman duen hitzaldiak bazuen frantses nazionalismotik anitz: «Atera gaitezen ideologietatik [...], krisi hau izan dadila parada elkar berriz lotzeko, gure humanitatearen sentitzeko, eraikitzeko bertze proiektu bat konkordian, frantses proiektu bat, elkarrekin bizitzeko arrazoi sakona, gure nazioaren osagai guziekin. Horretara garamatzan bidea marraztuko dut».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

San Mames zelaia hutsik, Athleticen eta Leganesen arteko partidan, uztailaren 16an. ©Marisol Ramirez / Foku

Athleticeko sei jokalarik positibo eman dute

Berria

PCR probak egin dizkiete futbol jokalariei eta klubetako langileei. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.

Maddalen Iriarte prentsaurreko batean, artxiboko irduian. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lehen arretako zentroen egoerari konponbide bat emateko

Olatz Esteban Ezkati

Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna