Konfinatuta daude Nafarroako 1.800 ikasle pasa

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Tantaka ugaritu dira ikasleren edo irakasleren batek positibo emateagatik itxitako ikasgelak eta eskolak. Nafarroako Gobernuak balantzea egin du: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza soilik hartuta, 1.800 ikasle baino gehiago daude konfinatuta etxean. 61.000 ikasle daude bi irakastaldi horietan, eta, beraz, portzentajean, ia %3 dira konfinatuak. HHko eta LHko 63 ikastetxetan dituzte horrelako gorabeherak.

Gainerako herrialdeetan ere gisa bereko arazoak dituzte. Eusko Jaurlaritzak, adibidez, joan den ostiralean jakinarazi zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 bat ikastetxetan izan direla positiboak.

Ipar Euskal Herriko datu zehatzik ere ez da, baina egunez egun eman dute itxiera gehiagoren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.