inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Elkanoren historia

2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ospakizun berezia egin dute Getarian Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrenaren harira. Getariarrek antzezlan baten bidez erakutsi dute gertakaria, eta, mendeurrena dela-eta, ohi baino arreta handiagoa eman diote hedabideek eta kanpotarrek.

Horrekin batera, bizi jarraitzen du Elkanoren figura historikoaren inguruko eztabaidak. Batzuek haren balizko izaera anti-inperialistan jarri dute azpimarra, eta beste batzuek justu kontrakoa egotzi diote. Halakoetan gertatzen den bezala, dokumentazio historikoan eta gertakarien interpretazioan alde batera edo bestera jotzeko argudioak topatzeko aukera egon liteke.

Kontua ez da Elkanoren izaera eta ideologia interpretatu nahi izatea 500 urte ondorengo mentalitatearekin. Garrantzitsuena da gogoratzea Europak, eta tartean Euskal Herriak ere, zuzenki parte hartu zuela Amerikaren eta beste kontinente batzuen kolonizazio eta esklabotza prozesu suntsitzaileetan. Espainiako inperioaren eta Erromako Eliza Katolikoaren bultzadaz aurrera eramandako ebanjelizazio genozidaren izenean, gaur arte dirauen mendekotasun ekonomiko eta sozialeko harreman bat eratu da iparralde eta hegoalde globalen artean. Horrek ez ditu egungo euskaldunok errudun bihurtzen, bainaardura bat ematen die bidegabekeria askoren jatorria aintzat izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.