Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Poliziek jasandakoez «gogoeta»

2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Nor ez da oraindik ere urduri jartzen Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ikusten dituenean? Nori ez diote oraindik ere hotzikararik eragiten haien bidegabekeriek, batez ere herri honen une gordinenetan egindakoek? Atxiloketa bortitzak eta masiboak, burumakur haien inpunitatea jasandakoen irudi beldurgarriak; tortura jasanezinak, egunkarien itxierak, eskubide urraketak...

Kosta egiten da biktimatzat jotzea kontroletan metraileta eskuan itxura susmagarria zuen oro gerarazten zuten kaputxadun haiek. Baina, 1960tik 2011ra «egunean 24 ordutan» bizi izan zuten «bazterketa soziala eta estigmatizazioa» salatzea egoki iruditu zaio Iñigo Urkulluren gobernuari, eta, hori gutxi balitz bezala, gizartearen zaintzaile ezinbestekotzat jo ditu: «Aitzindari zorrotza izan dira oinarrizko eskubideen erregimena hala nola instituzioak zaintzeko borrokan». ETAk hil zituen 357 polizia, zauritu zituen 700 eta haien senideak omendu dituzte, eta «gogoeta egitera» gonbidatu dituzte herritarrak, «memoria enpatikoa eta erreparatzailea» eraikitzeko.

Nola hartu kontuan, ordea, poliziek eragindako odola eta samina zuritu dutenengandik datorren gogoeta egiteko eskaera...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.