martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Euskaltelen adarjotzea

2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Urteetan, Kanpo Harremanetako Ministerio bat eduki dugu euskaldunok, ezestatuek daukaten estilokoa, eraikin dotoreetako enbaxadekin, funtzionario pila batekin eta lan diplomatiko handiarekin... Gurea xumeagoa izan da, baina mundu erdiaren begi bistan jarri gintuen: Euskaltelen txirrindularitza taldea. Eduki ote dugu urteotan euskaldunon izana munduan barreiatzeko tresna eraginkorragorik marea laranja baino? Frantziako Tourrean maillotean erakusten zuten Pays Basque hark asko balio zuen, diru gutxiren truke.

Erromako inperioa ez zen kolpe baten suntsitu eta Euskaltel ere ez, baina txirrindulari taldeari aurrekontuan laban kolpe hura ematea izan zen lehen adierazlea, ez zuen bukaera ona igartzen. Beste eremu bateko erabakia izanda ere, gero kanpoko kapital orojalea sartu zen, eta azkenean, Zegona britainiarra. Jakinaren gainean jarri gintuzten adituek; esan ziguten Zegonak ez zuela asko iraungo, salmentan dirua irabazteko aukera emango zion aurrenekoari salduko ziola. Mas Movilek erosiko du.

Non geratu dira Euskaltel sortzeko dirua jarri zuten erakunde publiko eta parapublikoen arduradunek esan zizkiguten hitz ederrak? Non justifikazioak?

Egoitzak Zamudion segituko du bost urtez, langile kopuru berarekin. Baina non hartuko dira erabakiak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.