Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Beste itzulia

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Esan egin behar da gero... «moda kontua» dela emakumezkoen txirrindularitza. Berdintasuna moda kontua dela, eta txirrindularitzari ere tokatu zaiola. Aurten aurreneko aldiz ari dira jokatzen emakumezkoen Itzulia, eta haren antolatzaile Julian Erasok irrati batean esan du «ia-ia behartuta» antolatu dutela. Ez du esan, baina ulertzen da: «Ia-ia behartuta», bestela batere ez. Tristea da, baina eskerrak badagoen antolatzaileak derrigortzen dituen jendea.

Hizketan jarraitu du: «Oxala indartuko balitz». Baina zaleengan jarri du zama: «Espero dugu zaleek ere kontzientzia hartzea, eta araketan bildu eta txirrindulariak animatzea, gizonezkoen txirrindularitzaren bide bera har dezan, hura espektakularra baita». Hau da, emakumezkoen txirrindularitza ez da espektakularra. Ez da? Edo ez da inoiz erakutsi zenbateraino den eta izan daitekeen? Edo ez dute eduki espektakularra izateko behar den beste baliabide eta antolaketa? Antolaketan dabiltzanek horrelako diskurtsoak dituzten bitartean, aldapak eta pendizak ez dira errepidean amaituko emakumezko txirrindularientzat. Baina ez da moda, ez. Eta pedalei eragiteko prest daude txirrindulari ez diren asko ere.

Argi dago, Erasorentzat ez da gizonezkoen Itzulia den gauza bera. Horregatik, izen berezia du: betikoa Itzulia izango da, gizonezkoena, eta bestea ItzuliaWomen. Ez daitezen gauzak nahastu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.