Albistea entzun

Kritika. Antzerkia

Diruaren hotsa

Agus Perez -

2023ko martxoak 19

'El avaro'

Konpainia: Atalaya. Egilea: Moliere. Zuzendaritza: Ricardo Injesta. Musika: Luis Navarro. Argiak: Alejandro Conesa. Antzezleak: Garazi Aldasoro, Selu Fernandez, Carmen Gallardo, Enmanuel Garcia, Silvia Garzón, Lidia Mauduit, Maria Sanz, Raul Vera. Lekua: Eibarko Coliseo antzokia. Eguna: Martxoak 17.

Aurtengo dFeria egunak amaituta, eta antzerki betekada gorabehera, ez dut dudarik egin Bilbora bueltan Eibarren geldialdi bat egiteko Atalaya taldearen El avaro (Zekena) ikusteko. Sevillako (Espainia) konpainiaren ezaugarrietariko bat da klasikoen eszenaratzea gaurkotzea, espresionismo garaikidearen bidetik, Bertolt Brechten eta Kurt Weillen bidea etengabe gaurkotuz eta eguneratuz.

Poz handiz hartu dut Moliereren obra bat eszenaratu izanagatik, frantziar egilearen testuak tantaka ikusten direlako gurean —agian gehiago Iparraldean, baina hala ere, ez dut uste—. Espero zen bezala, nolabaiteko gaurkotasun ideologikoa gehitu dio zuzendariak jatorrizkoari. Egia esan, erraza zuen oraingo honetan dramaturgoak, zikoizkeriaren kontua kapitalismoaren muina bera delako; baina nago zuku emankorragoa atera ziezaiokeela esku-laburraren portaerari, testuaren moldaketa ausartago batzuen bidez. Izan ere, pankarta bertikaletan ikusi dugu orain dela 400 urteko zekenaren eta gaurko kapitalismo basatiaren balizko lotura —miseria, zekenkeria, etxe kaleratzeak...—, baina hori hasieran besterik ez da izan, eta gainontzeko guztia jatorrizko obraren eszenaratze gaurkotuaren bidez ibili da.

Atalayaren ohiko hautuari jarraituz, elementu fisiko bakarrarekin egituratu da eremu eszenikoa, eta kasu honetan zazpi ate mugikor izan dira agertokiaren jaun eta jabe. Haiekin irudikatu dira zekenaren etxeko igarobideak, gelak, diruaren ezkutalekua, sukaldariaren lan-mahaia, Belisaren etxeko atea eta beste hainbeste leku; eta haien diseinu arin eta irristakorra dela eta, joko eszeniko itzela eman dute beren desplazamendu koreografiatuekin.

Pantomima kutsu nabarmena eta musikal forma izan du eszenaratzeak, eta Carmen Gallardo izan da balio segurua zekenaren rolean. Baina beste talde askotan ohikoa denaren kontrara, Gallardoren liga berean jokatu dute beste antzezle guztiek, beren rolak saltinbanki eran interpretatuz askotan, zuzeneko musika eta abestiak lagun, kabaret itxuran noizean behin, argien diseinu landuan bilduta eta jantzi eder bezain koloretsuak jantzita. Zentzumenerako luxu bat, benetan.

Eta gero, izenen kontu ia subliminala etorri da, pertsonaia batzuk Froilan, Leonor, Florentino, Cayetana eta Mariano deitu direlako, eta amaieran nora eta Abu Dabira joan zaigulako gure miserablea diruz betetako kutxa astuna kateekin arrastaka eramanez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadiko Orkestrako antolatzaile zein musikariak, gaur, Miramongo egoitzan (Donostia). ©Jon Urbe

«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian

Miren Mujika Telleria

Varsovian, Wrocklawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian

Evaristo Paramos, La Polla Records taldeko abeslaria, artxiboko argazki batean. ©Javier Lizon / EFE

Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna

Berria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU

'Estratuarteak', artikulazio garaikideak

Uxue Rey Gorraiz

Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalezen eskulturak bildu dituzte ‘Estratuarteak’ erakusketan, Oteiza museoan. Ekainaren 4ra arte daude ikusgai.

Geure Gelatk liburu azokaren aurkezpena, gaur goizean, Azkoitian (Gipuzkoa). ©Maxixatzen

Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan

Itziar Ugarte Irizar

Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.